Udal Artxiboa: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia
Oharra: kopiak formatu digitalean eskatzen badira, ziurtagiri digital bat behar da deskargatzeko
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Dokumentuak identifikatzen eta aurkitzen lagun dezaketen datu guztiak ematea
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
- Paperezko kopien eta kopia digitalen tasak kobratuko dira.
- Ordainketaren faktura behar baduzu, e-mail honen bidez eskatu dezakezu: "GCONTABIL.Contabilidad.Ingresos@donostia.eus"
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Zehatzak izan beharko dute zerbitzu telematikoaren bidez egiten diren kontsultek, artxiboko langileek ez baitute ikerketarik egiten, ez eta dokumentuetan nahiz argitalpenetan bilatzen ere.Fotokopiak berehala emango dira, zerbitzuaren lanaren arabera.
PDF edo JPG fitxategiak: dokumentuak eskaneatuta baldin badaude, fitxategiak eskabideak aurkezten diren hurrenkeran emango dira. Hala ez bada, digitalizazio prozesua dokumentu kopuruaren eta zerbitzuaren lanaren arabera egingo da.
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Kontsulta eta bilaketa egitea
- Dokumentua edo espedientea ematea eta fotokopiak bere kasuan
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Kontsulta jatorrizko euskarrian egin ahal izango da bere kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu eta formatu digitalean ez badago.
- Debekatuta dago Udal Artxiboak eskuratutako edozein dokumentu motaren kopiak egitea beharrezkoa den baimenik gabe.
- Dokumentuak argitaratuko balira, kopia eta/edo argitalpen guztietan aipatu beharko lirateke bai dokumentuaren jatorria (Donostiako Udal Artxiboa), bai jabea (Donostiako Udala).
- Jatorrizko dokumentuak formatu elektronikoan eskuragarri egonez gero ez da fotokopiarik egingo.
- Artxiboan gordetako agirien erreprografia Artxiboaren baliabideen
arabera egiten da. Agirien kopia baldintzatuta egongo da, betiere, agirien
kontserbazio-egoeraren arabera eta jabetza intelektualari buruzko araudiaren
baldintzak kontuan hartuta. Ezingo dira kontsultatu, inola ere, sarbidea legez
mugatuta duten datuak dituzten agiriak.
Erreprodukzioen erabilera
Artxiboko dokumentuak erabiltzean, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Ezin da eskatu dokumentuen erreprodukzio masiborik. Udal Artxiboaren lan bolumenak eta gaitasunak mugatuko dute erreprodukzio kopurua.
- Eskatutako dokumentuetan hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak ukitzen badira, eskubide horiek errespetatuko dira.
- Dokumentu bat osorik zabaldu beharrean dokumentuaren zatia zabaltzen bada, hori adieraziko da.
- Erreprodukzio eskubideak lagatzeak zera esan nahi du beti, Udal Artxiboak emandako dokumentu/irudien argitaraldi edo erabilera bakarra egitea.
- Dokumentu/irudi horiek argitaraldi gehiagotan edo beste produktu batzuetan berrerabili nahi izanez gero, beste eskaera bat egin beharko da.
- Ez da onartuko dokumentu/irudi horiek hirugarren bati lagatzea, eskualdatzea edo harentzat kopiak egitea.
- Udal Artxiboko dokumentuen irudi horiek argitalpenaren funtsezko xedeetako bat badira, edo argitalpenaren zati handia hartzen badute, Artxiboak beretzat hartuko du argitalpenari eta banaketari buruzko baldintza gehiago ezartzeko eskubidea.
- Egile edo irudi eskubideak ordaindu beharra sortzen bada, eskatzaileak bere gain hartuko du legez dagokionari ordainketa egiteko konpromisoa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.