Turismoa: Iruzkinak eta Erreklamazioak

Izapide honen helburua honako hau deskribatzea da: zer urrats egin behar diren helmugako hornitzaile turistikoekin eta Donostia Turismok eskainitako zerbitzuarekin lotutako Iruskinak (eskertzak, iradokizunak, kexak eta abar) edo Erreklamazioak daudenean.

Norentzat

Heritarrak oro har

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Egokirik iruditzen zaizun dokumentu haina aurkeztu dezakezu

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Izapidea aurkezten duenaren harremanetarako datuak izanez gero, idatziz erantzungo zaio.

Prozeduraren urratsak

Hiriko turismo hornitzaileei buruzko Iruzkinak eta Erreklamazio Ofizialak
Hiriko turismo balibabideei buruzko iruzkinak (eskerrak, iradokizunak, kexak eta abar) dira.
  1. Eskabidea eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  2. Donostia Turismok dagokion turismo hornitzaileari helaraztea
  3. Turismo hornitzaileak pertsonari erantzutea
Hiriko turismo baliabideei buruzko Erreklamazio Ofizialak badira, Donostia Turismok bidaltzaile lanak egiten ditu. Jasotzeaz eta Eusko Jaurlaritzara bidaltzeaz baino ez da arduratzen, geroago kudea daitezen.
Bulegoan, bezeroak erreklamazio orri ofizialak ditu. Orri horien formatua Eusko Jaurlaritzak ezarri du.

Donostia Turismori buruzko Iruzkinak
Donostia Turismok ematen dituen zerbitzuei eragiten dieten iruzkinak (eskerrak, iradokizunak, kexak eta abar)
  1. Eskabidea eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  2. Eskabidea aztertzea
  3. Erantzuna

Araudia

Bestelako informazioa

Donostia Turismori buruzko Iruzkinak (eskerrak, iradokizunak, kexak eta abar)kexak edo iradokizunak hemen ere aurkez daitezke: Herritarren Postontzia.

Informazio gehiago 943 481 166

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Beste batzuk
sansebastianturismo@donostia.eus