Musika eta Dantza Eskola - Ikasleen izen ematea
Norentzat
Noiz eskatu
2026/05/04 - 2026/05/29
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko agiriak
- Gizarte laguntzarik jasoz gero, kobratzen aritzearen egiaztagiria
- Familia ugaria izanez gero: familia ugariaren liburua
- Guraso bakarreko familia izanez gero: familia liburua
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Musika eta Dantza Eskolako prezio publikoak
2026-2027 ikasturtetik aurrera
Prezio sozialak daude talde jakin batzuentzat:
- Familia ugariak
- Guraso bakarreko familiak
- Familia unitate bereko zenbait pertsona matrikulatzean
- Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: Aldagarria
Prozeduraren urratsak
- Pertsona baten eskabide bat baino gehiago jasoz gero, azkenengoa bakarrik hartuko da kontuan, aurrekoak baliorik gabe utziz.
- Izen ematea osatu ondoren, zozketan parte hartzeko zenbakia duen emaila jasoko da.
- Irakasgaiak eta taldeak 1. edo 2. aukeran eskatu daitezke, eskatzailearen lehentasunen arabera.
- Nahi beste irakasgai edo talde eskatu daitezke, mugarik gabe.
- Eskolak gehienez ere instrumentu bat esleituko dio pertsona bakoitzari.
- Instrumentu bat esleituta, eskatutako beste instrumentuetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
- Eskolak, gehienez ere, irakasgai bakoitzeko talde (auzoa, hizkuntza edo ordutegia) bakarra esleituko dio pertsona bakoitzari taldekako irakasgaietan. Irakasgai batean talde bat esleituta, eskatutako beste taldeetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
- Eskatzailearen ardura da datuak zuzen sartzea eskabidean.
- Bereziki garrantzitsuak dira jaiotze urtea, Eskolan matrikulatuta egon izana eta irakasgaien aukeraketa eta hauen arteko lehentasuna (1. edo 2. aukera) egoki zehaztea.
Araudia
Bestelako informazioa
- Maiatzak 5-29: Izen emate epea zabalik.
- Ekainak 1: Behin-behineko izen emandakoen zerrendak.
- Ekainak 5: Behin betiko izen emandakoen zerrendak.
- Ekainak 8: Zozketa eta behin-behineko onartuen zerrenda.
- Ekainak 12: Behin betiko onartuen zerrenda.
- Ekainak 15-22: Onartutakoen matrikulazioa.
- Ekainaren 24tik aurrera: Itxaron zerrendak eta plaza hutsen kudeaketa.
Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdetik aurrera).
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.