Klusterretara atxikitzea

Donostia Sustapenak, hirian suspertzen ari diren sektoreak eta sektore estrategikoak bultzatzeko eta babesteko bere estrategiaren barruan, sektore politika batzuk ari da garatzen, beste neurri batzuen artean bertako klusterrak sortzea aurreikusten dutenak. Sustapenak kluster hauek sustatzen ditu:
  • Guztiona. Nekazaritzako elikagaien klusterra
  • Surf City Donostia
  • Donostia Smart

Donostialdean sektoreko balio kate osoa osatzen duten enpresek eta erakundeek osatzen dute kluster bakoitza. Helburua komunitate bat sortzea da, eta komunitate horretako kideek lankidetzan jardutea eta ezagutza eta negozio aukerak partekatzea klusterraren esparruan. Klusterrera atxikitzeak aukera ematen die kideei etekina ateratzeko kluster bakoitzaren esparruarekin lotuta dauden Donostia Sustapenaren Klusterreko programez, zerbitzuez eta ekintzez.

Norentzat

  • Pertsona fisiko edo juridikoak eta profesionalak, gaur egun delako sektoreko balio katean sartzen den edo etorkizunean sar daitekeen jardueretako edozein egiten dutenak eta Donostian edo inguruan dutenak egoitza soziala.
  • Administrazioak, erakunde publikoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, elkarteak edo federazioak, delako sektoreko balio katean esku hartzen dutenak eta/edo Klusterrarekin lankidetza hitzarmenak egin dituztenak eta ekarpen garrantzitsuak egiten dituztenak Klusterraren helburuak lortzeko.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Delako klusterrera atxikitzeko formularioa, behar bezala betea

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 2 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Betebeharrak betetzen direla egiaztatzea (Donostia Sustapenak egin behar du hori)
  3. Eskatzaileari jakinaraztea haren eskaera onartu den ala ez

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIAKO SUSTAPENA, AB

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Donostia Smart planeko proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den informazio pertsonalaren kudeaketa. Proiektu hauek gizarte, ekonomia eta ingurumen jasangarritasun irizpideen arabera hiriaren garapena sustatzen dute. Donostiako Sustapenak bultzatu edo babestutako eta Smart proiektuetara lotutako proiektuei buruzko komunikazio informatzaileen bidalketaren, teknologia aurreratu eta berritzaileen kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.ñ) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.30) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi