Elikagai bidezko toxiinfekzioa salatzea
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Estimatutako epea aldagarria izango da agerraldi motaren araberaIsiltasun zentzua:
- *Espediente zigortzailea ez bada hasten: Preskripzioa
- *Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea
Prozeduraren urratsak
- Salaketa erregistratzea
- Balizko agerraldia ikertzea:
- Galdeketa epidemiologikoa. Galdetu egiten zaie zer elikagai jan dituzten, azken 72 orduetan, ekitaldian parte hartu duten pertsona guztiei, gaixotu direnei zein gaixotu ez direnei. Helburua datuak jasotzea da, argitzeko elikagairen batek eragindako agerraldia den edo ez, eta halakoa bada (agerraldia bada), zer elikagaik eragindakoa den.
- Establezimenduaren ikuskatzea. Galdeketa epidemiologikoan bildutako datuekin, osasun publikoko teknikariek establezimenduaren ikuskatzea egingo dute, ofizioz. Produktuak zein instalaziotatik datozen, nola kontserbatu diren eta langileek nola manipulatzen dituzten aztertuko dute. Helburua eragina izan duten alderdiak identifikatzea da, kasu berriak ekidite aldera, neurriak hartzeko.
- Laborategi probak. Azterketa mikrobiologikoa egiten da, gaixoen lagin klinikoena zein establezimenduan jasotako elikagai laginena, oso baliagarria baita agerraldia zer agentek eragin duen eta zer elikagairen ondoriozko toxiinfekzioa den argitzeko.
- Amaierako txostena. Egindako jarduketa guztiak jasotzen ditu, baita ikerketaren ondorioak ere. Txostena eman daiteke, interesdunak eskatzen badu, isilpeko datuak jasotzen dituelako.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.