Donostiako establezimenduak "Euskaraz barra-barra" ekimenari atxikitzea

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarri identifikagarria jartzen die zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduei, auzotarrek eta herritarrek jakin dezaten bertan euskaraz egiteko aukera dutela.

Norentzat

Donostiako establezimendu guztiek, baldin eta jendaurreko langileen erdiak (% 50) edo gehiago euskaraz ondo ulertzeko gai badira.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Establezimenduak eskaera egin behar du
  2. Euskara Zerbitzuak egiaztatu egingo du ea establezimenduak baldintzak betetzen dituen
  3. Establezimenduari pegatina edo bereizgarria bidaliko zaio
  4. Pegatina jarri eta gero, establezimenduak argazkia bidali behar du Euskara Zerbitzura
  5. Bezeroak euskaraz artatzen dituzten establezimenduen artean azalduko da Eusko Jaurlaritzaren web orrialdean/erregistroan

Izapideen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Bestelako informazioa

Egitasmoarekin bat egiten dutenentzako jarraibideak:

1. Bereizgarria bezeroek ondo ikus dezaketen lekuan jartzea

2. Lehen hitza (“Kaixo”, “Egun on”...) beti euskaraz egitea

3. Euskaraz egiten duten bezeroei euskaraz hitz egiteko aukera ematea

- Langile euskaldunek euskaraz hitz egitea euskaraz egiten duten bezeroei

- Euskaraz hitz egin ez baina ondo ulertzen duten langileek euskaraz lasai hitz egiteko aukera ematea bezero euskaldunei

- Euskaraz ulertzen ez duten langileek ere bezero euskaldunei euskaraz aritzeko aukera ematea, beste lankideren batengana bideratuz (“Lo siento, no entiendo euskara. Si quieres te puede atender alguien que lo entienda”)


Informazio gehiago

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Motibazioa, ezagutza, hizketaren praktika eta euskararen erabilera sustatzeko jardueren garapenarekin lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza eta interes publikoa DBEOren 6.1.e) artikulua: 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Erabilera Normalizatzekoa Euskara.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Euskara Zerbitzua
  • Konstituzio Plaza, 2

Telefonoz
943 48 27 50


Beste batzuk
udala_euskara@donostia.eus