Donostia Kulturako bazkide txartela

Donostia Kulturako bazkide txartelak hiriko kultura eskaintzaren ateak irekitzen ditu, zerbitzu hauek ematen baititu, bestek beste: maileguak (liburutegiak), kultur guneen erabilera, beherapenak sarrerak erosteko orduan, abantaila ugari ikuskizunekin lotutako eskaintza eta zozketetan (beherapenak eta abantailak).

Norentzat

14 urtetik gorakoek

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskatzailearen NAN

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Ez dagokio

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

  • Berehala, eskatzailea bertaratzen denean (bulegoetan edo liburutegietan).
  • Online eskatuz gero, postaz bidaltzen da.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txartela berehala ematen da eskabidea bulegoetan aurkezten bada; online aurkezten bada, berriz, postaz bidaltzen da.

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Araudia

Bestelako informazioa

Galtzen bada edo datuak aldatzeko

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Kultur Etxeak eta Liburutegi Nagusia
  • Informazio gehiago: 943 48 11 50
Zerikusia duten izapide nabarmenak