Baztertze arriskuan dauden pertsonei zuzendutako gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean laguntzeko esku-hartze zerbitzua
Programa hiru proiektuk osatzen dute. Ikuspegi integral batetik abiatuta, esku hartzearen xedea den taldearen premiei erantzuten saiatzen dira proiektu horiek:
- Lantegi okupazionala (Elkarrekin): gizarte bazterketako
egoera larrian dauden eta eskakizun handiagoko beste baliabide batzuk
eskuratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei zuzendua. Oso eskakizun
txikiko lantegi bat da, jarduera okupazionalak egiten baitira: brikolajea, zura
landu, baratzea zaindu, etab.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
- Lan-aurreko lantegia (Bidean): lan merkatu arruntean sartu
aurretik, ohitura soziolaboralak garatzeko beharra duten pertsonei zuzenduta
dago. Jarduera erdiproduktiboak egiten dira, lan merkatuan dauden eta aurretiko
prestakuntzarik eskatzen ez duten lanbideekin lotuak: elektrizitatea, mekanika,
iturgintza, pintura…
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00.
- Emakume ijitoentzako programa:
programaren helburua emakume ijitoei erreferentzia eta topaketa gune
bat eskaintzea da, eta ahal den neurrian, haiei prestakuntza ematea lan munduan
sar daitezen. Interesatzen zaizkien lanbide edo lan esparruen inguruko
prestakuntza jasotzen dute, bai eta eguneroko bizitzan ongi moldatzeko
oinarrizkoak diren ezagutzak ere.
- Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-13:00.
.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Programa hau erabiltzeko itxaron zerrenda bat dago.Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
- Programan harrera egin.
- Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Plana prestatu.
- Kasuaz arduratzen den Gizarte Langileak eta programako profesionalek Esku Hartze Planaren jarraipena egin.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00