Gros

Hiriaren ekialdeko aldean kokatzen da; iparraldean, Kantauri itsasoarekin egiten du muga, hegoaldean Egiako auzoarekin, ekialdean Ulia mendiarekin eta, azkenik, mendebaldean, Urumea ibaiarekin. Bi zubik hiriaren erdialdetik banatzen dute, Groseko auzoaren berezko identitatearen eta, era berean, hiriarekiko gertutasunaren adierazgarri.

Groseko historia, aldaketei begiratuta oso aberatsa izan da, batez ere, XIX. mendearen amaieratik aurrera, ibaiaren eskuinaldeko hareatza zabaletan betelana egiten hasi zirenez geroztik.

Pixkanaka-pixkanaka, funtsean industriala zen auzo bat izatetik, zerbitzuetara bideratutako auzoa izatera pasa da, merkataritza dibertsifikatuta izanik nagusi, eta, gaur egun, hiri osoko bigarren merkataritza-eremu garrantzitsuena da, erdialdekoaren atzetik.

Urbanizazioari dagokionean, Grosek aldaketa ugari izan ditu. Bide, plaza eta eraikinetan aldaketa ugari egin dira; ezin ahaztu Zurriolako hondartza eta pasealekuaren berriztapena eta, jakina, Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Auditorioaren eraikuntza.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Prozesuak auzoetan

Une honetan ez dago parte-hartze prozesurik irekita

Auzo elkarteak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Azken albisteak

Gizarte-zerbitzuak
Auzo Orri proiektuak Groseko istorioekin osatutako fanzine kolektibo bat aurkeztu du

Ekimenak irakurketa eta idazketa erabiltzen ditu lotura komunitarioak indartzeko eta auzoari buruzko kontakizun partekatua eraikitzeko

Lorategien Hiriaren eraikin bat-Un edificio de Ciudad Jardín
Etxebizitza eta Hirigintza
Udalak obra-lizentzia bizkortu du Lorategi Hirian 98 etxebizitza publiko eraikitzeko

Etxebizitza horiekin 100 familia ingururi beren bizi-proiektuaren garapena erraztuko zaie