Koldo Mitxelena literatur saria

36. edizioa abian!

Koldo Mitxelena literatur lehiaketa 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartzen duten lehiaketa da.

Modalitate hauetakoren batean parte har daiteke: ipuina, mikroipuina, komikia, webkomikia, bertsoa eta/edo poesia.  

Oinarriak hemen

Lanak entregatzeko azken eguna: 2025eko otsailaren 14an

Sarien banaketa ekitaldia: 2025eko maiatzaren 24an Udaletxeko pleno aretoan.

Ikastetxearen bidez parte har daiteke, edo norberak bidalita lanak Euskara Zerbitzura. Norbanakoen kasuan izen emateko fitxa bete beharko da eta oinarrietan azaltzen den email edo helbidera bidali lanarekin batera.

36 Koldo Mitxelena

Erlazionatutako dokumentuak