Azaroak 5: segurtasun-dispositibo berezia futbol partida dela eta
Amara Berriko trafikoa moztu egingo da estadioaren inguruan, 16:45-19:00
Azaroaren 5ean, 18:45ean, Anoetako estadioan jokatuko den Real Sociedad eta Olympique Lyonnais futbol taldeen norgehiagoka ‘arrisku handiko’ partida izendatu denez, dispositibo berezi bat prestatu da hiri osoan. Hain zuzen ere, partida hasi baino ordu batzuk lehenago estadioaren inguruko trafikoaren fluxuetan eragina izango duen dispositiboa.
Horrenbestez, hainbat neurri hartu dira partida ikustera joango diren bi zalekoen arteko zein gainerako hiritarren arteko bizikidetza-guneak bermatzeko. Hortaz, perimetro bat zehaztuko da Amara Berrin (Anoetatik gertu) bertan ibilgailuen zirkulazioa mugatuko dena 16:45etik aurrera.
Era berean, inguruneko segurtasuna indartuko duten beste neurri batzuk ere beharko dira, Amara Berri auzoko eta Anoeta estadioaren inguruko bizimoduan eragina izango dutenak. Izan ere, Anoeta inguruko zenbait ostalaritza-establezimenduri abisua eman zaie 15:00etatik aurrera kanpoko altzariak ken ditzaten, eta FCCk hainbat zaborrontzi kenduko ditu inguru horretatik.
Udaleko eta segurtasun-operatiboko arduradunek estadiora garaiz eta behar besteko aurrerapenarekin joateko deia egiten dute, eta Amara Berriko eta inguruetako bizilagunei dei egiten diete, hartutako neurriek eguneroko errutinetan izan dezaketen eragina kontuan har ditzaten, ibilbideak aldez aurretik planifikatuz eta bide alternatiboak erabiliz.
Trafiko eraginak
14:00 - 22:00:
- Anoetako Kirol Hirira akreditazioa duten ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.
16:45 - 19:00:
- Errondo pasealekua (Zorroaga pasealekua eta Toribio Alzagaren arteko biribilgunetik Portutxoko biribilguneraino) erabat itxita geratuko da.
- Begiristain Doktorearen Pasealekua erabat itxita geratuko da Ospitaleen ingururaino (igotzeko eta jaisteko norabidea). Ospitalera joan behar duten hiritarrei aholkatzen zaie GI-40 errepidea erabiltzea.
- Madrilgo hiribidearen eta Isabel II.aren inguruko trafikoa mugatuko da.
- Garraio publikoan eragina izango du.
Oinezkoen mugikortasuna
16:45 - 19:00:
- Toribio Alzaga – Zorroaga pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekuaren arteko perimetroa oinezkoentzako itxita egongo da.
- Rafael Ruiz Balerdi haur-parkea ezin izango da erabili.
- Anoetarako sarrera Errondo pasealekutik bakarrik egingo da (Atano III.a)
Beste zerbitzuak
- Donostia Kirola: instalazioek ohiko ordutegia eta programazioa mantenduko dute, baina kirol-guneetara oinez eta Errondo pasealekuko sarbidetik (Atano III) baino ezin izango da sartu.
- 14:00etatik aurrera: ezin izango da ibilgailuz sartu
- 16:45etik aurrera: oinezkoentzako sarbidea Atano III.a pilotalekutik gertu dagoen sarreratik soilik egin ahal izango da. Xanti Tabernatik gertu dagoen sarbidea itxita egongo da oinezkoentzat ere
- Ernest Lluch Kultur Etxea: 16:00etan itxiko da eta ez da arratsaldez irekiko.
- Haurtxokoa eta Gaztelekua: itxita egongo dira.
TAO Amara Berrin
Amara Berrin TAOren 5-1 sektorearen egoiliar txartela duten auzotarrek euren ibilgailuak aparkatu ahal izango dute 1-2 Erdialdea, 1-5 Morlans, 5-2 Loiolako Erriberak eta 5-3 Loiola sektoreetan, azaroaren 4tik 6ra, biak barne, sektore bakoitzaren TAO egoiliar txartela duten baldintza berberetan.
Neurriak Anoetako estadioan ekitaldia dagoenean >
Beste hainbat neurri
Gainera, gogorarazi dute kirolaren bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantzia ezaren aurkako Legeak kirol-instalazioetan edo inguruetan bengalak eramatea edota erabiltzea debekatzen duela, eta bide publikoan erabiltzeak ere Hiri Segurtasuna Babesteko Legea erabilita zigortu daitekeela, betiere baldin eta arau-hauste penalik ez badago.
2026/11/03 argitaratua