Neurriak Anoetako estadioan ekitaldia dagoenean

TAO, motoentzako aparkalekua, garraioa

Anoetako estadioan ekitaldiren bat dagoenean hartuko diren neurriak:

TAO

  • Donostiako Udalak 5-1 Amara TAO sektoreko bertakoei 1-2 Erdialdea, 1-5 Morlans, 5-2 Loiolako Erriberak eta 5-3 Loiola sektoreetan aparkatzeko baimena emango die estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan, Anoeta pasealekua zirkulaziorako eta aparkaleku orokorrerako erabat ixten denean
  • baimen hau indarrean sartuko da ekitaldia egin aurreko eguneko 00:00etatik, ekitaldia egin eta hurrengo eguneko 23:59ak arte
  • bertakoek xede-sektorean baimendutako egoiliarren baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute

Motoak

  • 220 motorrentzako aparkaleku berria prestatuko du Errondo pasealekuan (Anoeta estadioaren ondoan)
  • ordutegia: 08:00etatik 00:00ak arte
  • estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan erabilgarri. Gainerako egunetan, tarte hori TAO sistemaren barruan (5-1 sektorea) mota guztietako ibilgailuak aparkatzeko erabiliko da.

Garraio publikoa eta bizikletak
Udalak gomendatzen du:

  • garraio publikoa lehenestea Anoetan jokatzen diren ekitaldietara joateko:
    • Dbus
    • Euskotren
    • Lurraldebus
    • Ekialdebus
  • mugikortasun aktiboko beste garraio batzuk sustatzen ditu, hala nola bizikleta. Izan ere, 250 bizikleta eta patineteentzako aparkaleku segurua eta doakoa dago partida egunetan Amara Berri ikastetxeko patioan kokatuta

2026(e)ko apirilaren 3(a) argitaratua