AURREKONTUAK- Banner txikia
AURREKONTUAK - timeline - 2023 fase 0
AURREKONTUAK- titulo - proposatu - 2023
PROPOSAMENAK EGITEKO FASEA
2023ko martxoaren 20tik 31ra
AURREKONTUAK - proposatu - testua 2023
Proposamena egiterakoan, zure burua identifikatu behar duzu, banako gisa hala elkarte gisa.
16 urte baino gehiago badituzu eta Donostiarekin harremanen bat baduzu egin ditzakezu proposamenak: bertan bizi bazara, bertan ikasi edo lan egiten baduzu, bertan jabetzaren bat baduzu, etab. Elkarteei dagokienez, Herri Entitateen Udal Erregistroan inskribatuta egon behar dute.
Proposamen bakoitzeko fitxa bat bete beharko da eta nahi bezainbeste fitxa bete daitezke datu hauek beteta: zer hobetu nahi duzun, non eta nola egin...
Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan aurrera egiteko, proposamenek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Udal Eskumenekoak izatea.
- Udal politika orokorrekin kontraesanean ez egotea.
- Interes publikokoak izatea.
- Inbertsioa suposatuko duen proiektua izatea eta urtean exekutatuko dena.
- Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea.
- Hurrengo aurrekontuak konpromisoan ez jartzea.
- Bideragarritasun azterketa gainditzea.
- Gehienez 300.000 €-ko inbertsioa eragin behar dute.
Antzeko proposamenak aurkeztu dituzten pertsonei hauek bateratzea proposatuko die Udalak.
Bertan behera geratuko dira iraingarriak diren edo errespetuaren eta giza eskubideen kontrako proposamenak .