Isunak

Sartu jasotako salaketari alegazio bat aurkezteko izapidera

Sartu ibilgailua gidatzen zuen pertsona identifikatzeko izapidera

Sartu jasotako salaketari berraztertzeko errekurtsoak aurkezteko izapidera
Sartu gizalegeari buruzko espedienteen alegazioak aurkezteko izapidera
Sartu txartelekin, online bankarekin eta/edo Bizumekin ordainketak egiteko pasabidera

Sartu zure ordainagiri eta isunen kopiak deskargatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Zer egin trafiko isun bat jasotzen badut?

Isun bat jaso baduzu egiaztatu zein erakundek jarri dizun, ziurtatu zure datuak zuzenak diren eta ordainketa egin. % 50 eko deskontuarekin ordaintzeko 20 egun natural dituzu.

Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.

Arretaz berrikusi salaketaren buletina eta egiaztatu ibilgailuaren datuak.

Arau-haustea beste gidari batek egin badu, edo zigorrak puntu galera badakar, gidaria identifikatu behar duzu.

  • 20 egun dituzu jakinarazpena jasotzen duzunetik gidaria nor den adierazteko.

% 50 eko beherapena

Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural dituzu isuna beherapenarekin ordaintzeko edo alegazioak aurkezteko ados ez bazaude.

Beherapenarekin ordaintzen baduzu, ezingo duzu alegaziorik aurkeztu.

Ordainketa ezin da atzeratu ezta zatikatu ere.

Alegazioa aurkezten baduzu beherapenarekin ordaintzeko eskubidea galtzen duzu, eta errekurtsoa gaitzesten bada isunaren % 100 ordainduko duzu.


Ordainketa osoa

20 eguneko epea igaro ondoren ez baduzu isuna ordaindu edo ez baduzu alegaziorik aurkeztu zehapena ohiko prozeduraren arabera izapidetuko da, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.

Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.

Trafikoa

Isunarekin ados ez bazaude, jakinarazpena jaso eta 20 egun natural dituzu alegazioak aurkezteko. Gogoan izan:

  • Alegazioa aurkezten baduzu % 50 eko deskontua galtzen duzu
  • Alegaturiko ekintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dituzu
  • Ebazpena aldekoa bada isuna bertan behera geratuko da


Alegazioa gaitzesten bada:

  • Isunaren % 100 ordaindu beharko duzu, edo zigorrak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu
  • Ebazpena jasotzen duzunetik hilabete duzu errekurtsoa aurkezteko

Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.

Gizalegea

Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.

Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.

Informazio gehiago "Gizalegeari buruzko espedienteak. Alegazioak" izapidean

Isunaren ebazpenarekin ados ez bazaude zigorrak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezu. Horretarako, jakinarazpena jasotzen duzunetik hilabeteko epea duzu.

Gogoan izan, Donostiako Udalak ezarritako isunak bakarrik kudeatu ditzakezula.

TAO makinek salaketa batzuk baliogabetzeko aukera eskaintzen dute 24 orduko epean.

Salaketa ElParking (Android / IOS) app-aren bidez ere baliogabetu dezakezu, jakinarazpenaren bitartez edo zure kontuan sartuta.