TAO - Aparkatzeko baimena
Mota hauek daude:
- Egoiliarrak (2026 tasa: 62,24€)
- Jarduera ekonomikoak
- Mugikortasun murriztua duten pertsonak
- Udatiarrak: ekainaren 1etik irailaren 30era soilik izango da
baliagarria (2026 tasa: 137,45€)
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
OHARRA:
Bereizgarria nahitaezkoa izango da egoiliarren, mugikortasun urriko pertsonen eta udatiarren baimenetan.
Baimena jasotzeko eskubidea ematen duen helbidera bidaliko da (erroldatze-helbidera edo udako bizilekura).
Aurreko haizetakoaren beheko eskuineko angeluan jarri beharko da, baimena ematen denetik 30 egun naturaleko epean.
Epe hori igarotakoan, bereizgarririk gabe aparkatzea arau-haustea izango da.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Oharrak:
- Udalak eskubidea du edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo baimena eskuratzeko eskatzaileek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
- Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagozkion tasak (TAO)
Eranskina I. Tarifa guneen arabera sailkatutako kaleen zerrenda
**2026ko urtarriletik aurrera indarrean dagoen eranskina
2026 TASA
Egoiliarrak: 62,24 €
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko
Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 36,42 €
Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti
ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.
Bai egoiliarrentzako baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan
egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi kasuetan, kuotaren
zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (31,12 € oro har eta 18,21 €,
aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).
Udatiarrak: 137,45€ (ezin da ordainketa hainbanatu)
Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa
Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren
denboraren arabera egingo da (3. Tarifa).
Autokarabanentzako zerbitzu eremua:
Udaldian (ekainaren 1etik irailaren 30 arte): 11,20 €
Gainerakoan (urriaren 1etik maiatzaren 30 arte): 5,60 €
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
- Baimena ematea edo ukatzea
- Tasa ordaintzea, horrela badagokio
Jarduera ekonomiko kasuan, interesatuei jakinarazpena bidaltzen zaie eta beraiekin kontaktuan jartzen gara erabilpen ondorioak jakinarazteko.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.