TAO - Aparkatzeko baimenaren baja

Eremu arautuan aparkatzeko baimenaren baja eskatzea.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Ez dagokio

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Baja eskatzeak aparkaleku-baimena iraungitzea ekarriko du.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Dagokion zenbatekoa bueltatzea, horrela badagokio

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Egoiliarrek eta mugikortasun mugatuko pertsonek gidatutako ibilgailuetarako, aparkatze baimenaren baja uztailaren 1a baino lehen eskatzen badute, urteko kuotaren zenbatekoa seihileko naturalen arabera hainbanatuko da, halako moduan non Udalak urtean ordaindutako kuotaren %50 itzuliko dien.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-aparkalekuei eta bide publikoetako aparkalekuei buruzko izapideei buruzko informazioa kudeatzea. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartelen eskaerei buruzko informazioaren kudeaketa barne hartzen da. Mugikortasun-araudia ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak kanpoan uzten dira, ZEHAPEN-PROZEDURAK tratatzeko jarduerari dagozkiolako.

Gordetzeko epeak

Bulegoa erabateko ezabatzea 5 urte igarotakoan. 0148 Kodea (TAO erregulatutako gunean aparkatze-zerbitzua jasotzeko baimena) 020 Kodea (Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela emateko espedientea). 0157 Kodea (aparkalekua erreserbatzeko baimena). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukerketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED,232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dtuena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.3) artikulua. - Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretua,Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua onartzeko dena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera

Zerikusia duten izapide nabarmenak