Aieteko Jauregiko Gandhi aretoa erreserbatzea

Aieteko Jauregiko Gandhi aretoa Giza Eskubideen arloarekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten erakundeek eta elkarteek erabil dezakete. Eremu horretan garatu nahi den jarduera herritarrei, orokorrean, eta/edo materia jakin bateko adituei zuzendu behar zaie.

Eskatzaileek bete egin beharko dituzte Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko aretoak erabiltzeko ezarritako arauak.

Norentzat

Giza Eskubideen arloarekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten erakundeek edo elkarteek

Aretoak uzteko, baimena emateko barne arau hauei jarraitzen zaie:

  1. Donostiako Udalaren jarduerek lehentasuna izango dute kanpoko beste ekintzen aurrean, baldin eta eskatutako data baino bi hilabete lehenago eskatzen eta baimentzen bada.
  2. Erakundeek eskaerak egiteko dokumentua erabili beharko dute eskakizunak egiteko; eta bertan, datu guztiak eta jarduera egiteko adostasuna adierazi beharko dituzte.
  3. Nazioarteko ekitaldien edo ospe instituzional ofiziala duten ekitaldien eskakizunen kasuan, baimenak aurrez nahikoa denborarekin adieraziko dira.
  4. Gainerako ekitaldien kasuan, behar besteko denboraz emango dira baimenak.
  5. Eskaera bat baino gehiago bat baldin badatoz datari dagokionean, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
    • Erakundea udalerriaren interesekoa edo interes gorenekoa izatea.
    • Erakundea Donostiako Udalarekin etengabe lotuta eta lankidetzan egotea.
    • Jarduerak ageriko interes soziala izatea.
    • Jarduerak parte hartze zabala eskaintzea.
  6. Ekitaldia hurbil badago, berehala aztertuko da.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Erakunde edo elkarte antolatzaileak ekitaldiaren argazkiak eta aipamen informatzaile labur bat emango dizkio Giza Eskubideen Bulegoari. Giza Eskubideen Bulegoak irudi eta informazio horiek erabili ahal izango ditu ekitaldiaren berri emateko.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ez da dirurik ordainduko aretoa erabiltzeagatik.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak bere instalazioak uzten ditu, hau da, lekua bera eta ekipamendua. Gainerako elementuak, hots, kontrola, segurtasuna, banaketa eta teknikariak (aldibereko itzulpena, catering-a…), eskatzailearen esku egongo dira. Badugu aurreko behar horiez arduratzen diren enpresen informazioa.


Jarduera bulegoko ordutegitik kanpo (astelehenetik ostiralera, 8-15h) egin nahi bada, elkarteak edo erakundeak Udalak baimendutako kontrol enpresaren zerbitzuak kontratatu egin behar ditu eskatutako jarduerak egiteko, eta utzitako aretoa prestatzeko eta jasotzeko. Zerbitzu horren gastuak erakunde antolatzaileak ordaindu beharko ditu.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Giza Eskubideen Bulegoak egiaztatzea aretoa erabilgarri dagoela eta jarduera bertako arauetara egokitzen dela
  3. Erreserba baieztatzea
  4. Erakunde antolatzaileak zehaztea zer baliabide tekniko behar dituen jarduera garatzeko
  5. Erakunde antolatzaileak beharrezko baimenak eskatzea, behar izanez gero
  6. Erakunde eskatzaileak kontrol enpresa kontratatzea, behar izanez gero
  7. Jarduera/k garatzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazioa

Erakunde eskatzaileak aurrez behar adina denborarekin eskatu beharko dizkio Gune publikoaren erabillera unitateari behar dituen ibilgailuak (materiala, catering-a, instrumentuak…) sartzeko baimenak. (Ikusti erlazionaturiko tramiteak).


Erakunde edo elkarte antolatzaileak Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea ekitaldiaren kolaboratzailea dela jarri eta haren logotipoa txertatu behar du ekitaldiaren informazioan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaletxeko aretoen erreserbari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoan oinarritutako helburuetarako. 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.3) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Gizarte Sustapena eta Hezkuntza
Aiete pasealekua, 65
Telefonoa:
943 481 996

Beste batzuk
giza_eskubideak@donostia.eus