Udal lokalen erabilera lagatzea

Elkarte eskatzaileak bere jarduerak egiteko udal lokalak erabiltzea

Norentzat

Kultura, gizarte edo kirol jarduerak egiten dituzten entitate publiko edo pribatuakDonostiako Herri Entitateen Erregistroan erroldatuta egotea

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkari batek eskatzen badu, ordezkaritza horren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da
  • Memoria bat, entitatearen jardueraren ideia orokorrak zehaztuz Lokala zer dela-eta eskatzen den eta zer erabilera emango zaion.

Oharra:
Elkarteak administrazio publikoekin telematikoki harremanak izateko nahitaezko kolektibo batekoa direnez, nahitaezkoa da eskaera online egitea, izapide honetatik ireki daitekeen formularioa erabiliz.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
  3. Egingo den jardueraren (kultura, auzoak, lankidetza, etab.) arabera, dagokion departamentura bidaliko da eskaera
  4. Tokiko Gobernu Batzarrak, sailen arteko batzordearen proposamenez (aldian-aldian biltzen dira, eskaera kopuruen arabera), lokalen esleipenak onartuko ditu

Izapideen arduraduna

Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

*Lokalaren erabilera lagatzea udal lokalen eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
*Udalak beretzat gordeko du lokalaren erabilera kontrolatzeko eskubidea, bai aldez aurretik jakinarazi den jarduera behar bezala egiten duten kontrolatzeko bai lokala ongi erabiltzen eta zaintzen duten egiaztatzeko.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Elkarte eskatzailearen jarduera aurrera eramateko udaleko lokalak erabiltzeari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urte.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoaren izenean betekizuna betetzea edo botere publikoaren egikaritza

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi