JOKOAK 2026

 

JOKOAK 2026 - UZTAILAK 18

Ezagutu Jokoak: kirolen jaialdia

Jaialdi honek hain ezagunak ez diren kirol modalitateak ezagutzera eta doan gozatzera gonbidatzen zaitu.

Uztailaren 18an Donostia aire zabaleko kirol-agertoki handi bihurtuko da, eta hiriko hainbat guneetan erakustaldiak eta kirol horiek praktikatzeko aukerak eskainiko dira.

Jaialdi hau Donostia Kirolaren eta hiriko kluben arteko lankidetzaren emaitza da, kirolera modu dibertigarri eta parte-hartzailean hurbiltzeko.

 

PROGRAMA

 

 SAGUES – 10:00-19: 00
  • ESGRIMA - (C.D. Fortuna K.E.)
    • Sable eta ezpata modalitateak probatzeko saioak, erakustaldiak eta (13:30etik 15:45era etenaldi bat egingo da)
  • ESGRIMA EGOKITUA - (Fortuna K.E.)
    • Sable eta ezpata modalitateak gurpil aulkian probatzeko erakustaldiak, lehiaketak eta saioak (13:30etik 15:45era etenaldi bat egingo da)
  • MAHAI TENISA - (Fortuna K.E.)
    • Erakustaldiak, txapelketa herrikoiak, Ruleta-Fortuna (13:00etatik 15:30era etenaldi bat egingo da)
  • BADMINTON - (Gipuzkoako Badminton Federazioa)
    • Erraketa jokoko jarduerak (“Juefga txapeldun gisa”), erakustaldi txapelketak, erronka profesionalekin, punteria eta trebetasun jokoak, materialaren zozketa (13:30etatik 14:30etara atsedenaldia egingo da)
  • HOCKEY - (Gipuzkoako Hockey Federazioa)
    • Erakustaldiak, txapelketak, kirola probatzeko jarduerak... (13:00etik 15:30era etenaldi bat egingo da)
  • ECUAVOLEY - (Kichwa Otavalo Kultur-Kirol Elkartea)
    • Ekuadorko boleibolaren aldaera bat da, talde bakoitzeko hiru jokalarirekin eta futbol baloi batekin jokatzen dena. 13:00etatik 19:00etara
  • BASKET 3X3 - (Basket Kalean)
    • Sagueseko kaiolan 10:00etatik 20:00etara, promozioa, 3x3 basket eta urban basket partidak eta erakustaldiak.
 BULEBARRA – 17:00-20:00
  • ARTE MARTZIALAK (Judo Club San Sebastián)
    • Arte Martzialetako modalitateak ezagutu eta probatzeko erakustaldiak eta saioak
 ZULOAGA PLAZA– 11:00-20:00
  • ARKU TIRAKETA - (Diarco KE)
    • Ezagutu arku tiroko kirol modalitatea eta probatu zure punteria. Ordutegia: 11:00 - 13:30
  • GIMNASTIKA ERRITMIKOA - (Donostiako Gimnastika Erritmikoko OZ)
    • Jauziak, orekak eta akrobaziak erakustea, teknika elementuekin, ariketak sokarekin, uztaiekin eta zintekin probatzeko saioak Ordutegia: 16:30 - 20:00
 NAUTIKOA – 16:00-19:30
  • WATERPOLOA - (C.D. Donosti Urpolozaleak)
    • Erakustaldiak, txapelketa herrikoiak, jokoak...
 URUMEA – 17:00-19:30
  •  ARRAUNA  - (Ur-Kirolak)
    • Ur-Kirolak pantalana - Loiola
 ZURRIOLA HONDARTZA – 16:00-19:00
  • FUTVOLEY-A - (Futvolei Donostia)
    • Erakustaldiak eta txapelketa herrikoiak​​​​
 ANTIGUAKO PILOTALEKUA – 11:00-14:00
  • PILOTA - JOKO GARBIA - (Zubieta Pilota Elkartea)
    • Pilota modalitateen sustapena, Joko Garbiren erakustaldia
 ANTIGUAKO TUNELA – 10:00-13:30
  • ESKALADA - (Fortuna K.E.)
    • 1. espazioa: Ondarretako hondartzako pareta (Eskalada)
    • 2. espazioa: Ondarretako tunelaren pareta (Rapel)