Araudi orokorra

 

1. Artikulua.- Helburua

Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak gestionatzen dituen diru laguntzak lehiaketa bidez emateko 2025. urtean jarraitu beharreko prozedura orokorra arautzen dute oinarri hauek  .

 

I. ERANSKINA

ESKOLA KIROLEKO EGITURAK

Eskola Kirole egitura berezi eta egonkorrak sortzeko, Eskola Kirola prestakuntza jardueretarako eta ezgaitasuna dutenentzat jarduerentzat. 2025/2026 ikasturtea

AURREKONTU PROGRAMA: 255.000 €

ONURADUNAK: Donostiako ikastetxeak, gutxienez, derrigorrezko hezkuntza ematen dutenak.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2025eko abuztuaren 1a eta azaroaren 07a artean.

 

II. ERANSKINA

KLUBEN EGITURAK

Donostiako kluben eta kiol elkarteen egiturak garatzeko dirulaguntzak.

AURREKONTU PROGRAMA: 495.000 €

ONURADUNAK: Donostiako klub eta kirol elkarteak.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2025eko abuztuaren 1a eta irailaren 26a artean

 

III. ERANSKINA

IZAERA BEREZIKO JARDUERAK ANTOLATZEA

Kirol jarduera bereziak antolatzeko dirulaguntzak.

AURREKONTU PROGRAMA: 96.000 €

ONURADUNAK: Diru laguntza hauek klubek, kirol elkarteek, kirol federazioek eta mozkinik ateratzeko asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuek eskura ditzakete, baldin sozietate egoitza Donostiako udalerrian badute edo haren jarduera nagusia eremu horretan aurrera eramaten badute, betiere haien helburuetako bat kirola sustatzea izanik.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2025eko abuztuaren 1a eta irailaren 26a artean.

 

IV. ERANSKINA

KIROL KLUBEN ERALDAKETA DIGITALARAKO DIRU-LAGUNTZA

Oinarri hauen xedea da Donostiako kirol-klubei diru-laguntzak ematea, erakunde horien eraldaketa digitala sustatzeko ekintzak inplementatzeko.

AURREKONTU PROGRAMA: 5.000 €

ONURADUNAK: Donostiako kirol klubak.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2025eko abuztuaren 1a eta irailaren 26a artean.

 

  eskaera online