Gazteen Kirol Txartelaren %50eko hobaria
% 50eko hobaria Kirol Txartelean, 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat (1996-2011) Rural Kutxarekin egindako akordioari esker
2026eko urtarrilaren 1etik aurrera, 15 eta 30 urte bitarteko (1996 eta 2011 urteen artean jaiotakoak) Kirol Txartelaren abonatuek (titularrak) kuotaren % 50eko hobaria eskatu ahal izango dute Rural Kutxarekin sinatutako akordioari esker.
Hobari hori eskatzeko epea irekita dago, eta jada abonatuak direnek eta lehen aldiz alta ematen dutenek jaso ahal izango dute. % 50eko hobaria 2026eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutako Kirol Txartelaren kuota guztiei aplikatuko da (ez zaio aplikatuko sarrera-kuotaren zenbatekoari).
Hobari hori eskatzeko prozedura erraza da:
- Donostia Kirola webguneko Harpidedunen Gunera sartu (www.donostiakirola.eus) eta 2026. urtean ordaindutako kuoten ordainagiriak deskargatu.
- Rural Kutxaren edozein bulegora joan edo bere webgunearen bidez eskatu (https://www.ruralkutxa.com/eu/donostiakirola.
- Dagoeneko Rural Kutxaren bezero diren pertsonek beren kontu korrontean jasoko dute hobaria, eta bezeroak ez direnek komisiorik gabeko Joven IN kontu berri bat ireki beharko dute, laguntza jaso ahal izateko.
Non eskatu hobaria: Rural Kutxaren bulegoetan edo online
Noiz: 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera
Baldintza orokorrak eta informazio gehiago: https://www.ruralkutxa.com/eu/donostiakirola
Ikusi
Ikusi
