Zer zerbitzu eskaintzen ditu?

 

 Kirol instalazioak

Donostiako udal gimnasio eta igerileku guztietarako sarrera librea.

  Kontsultatu kirol-espazioen direktorioa 

 

 Hondartzetako kabinak

Kontxa (Behin-behinean itxita), eta Ondarreta hondartzetako kabinen erabilera librea, urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra eta urriaren 1etik abenduaren 31ra.

Gogoratu: dagoeneko ezinezkoa da Herritarren Txartelarekin kabinetara sartzea. Zure kasua bada, edozein arretagunetik pasa Kirol Txartel berria jasotzeko.

 

 Dohako jarduerak

 
NORBERARI EGOKITUTAKO ENTRENAMENDUA

16 urtetatik gorakoentzako ekintza da, eta norberari egokitutako prestaketa eskaintzen du, kirol berezi bati (atletismoa, igeriketa, txirrindularitza...) edo kirol mantentzeari aplikatua, eta beti ikasleen beharrei egokitua. Kirol Txartelako harpidetza daukaten pertsonek gimnasioan dagoen monitoreari hasierako entrenamenduko plan bat eskatu ahal izango diote.

Monitore honek ere, gimnasioetan dauden makinen erabilerari buruzko asesoramendu zerbitzua eskaintzen du.

  Kontsultatu monitorearen ordutegia 

 

HARPIDEDUNENTZAKO ORDUA

Fit-Ball, ziklo indoor, GAP... larunbatero 16 urtetik gorakoentzako kirol jarduera ezberdinak antolatzen dira, jolas izaerako kirol jarduerak eginez eta ezagutuz, ordu atsegin bat pasatzeko helburu bakarrekin.

  Kontsultatu hilabete honetako programazioa 

 

 Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroetan beherapenak 

Adin guztietarako 55 kirol jarduera baino gehiago dauzkan programa: aerobika, mantentze gimnastika, 65+ gimnastika, pilates, ziklo- indoor, batuka, capoeira, maila guztien igeriketa, judoa, karatea, aquagym, yoga, tai-chi, gap, bizkorketa...

  • Hileko Kirol Txartelaren modalitateak EZ du uzten abonatu prezioa duten ikastaroak kontratatzen.
  • Kirol Txartela 65 plus: 17:00ak baino lehen hasten diren ikastaroetako izen-ematei Kirol Txartelaren abonatuen tarifari dagokion prezioa aplikatuko zaie. Gainerako ikastaroetan izena emateko prezioa ez abonatuen tarifari dagokiona izango da.

  Kontsultatu ikastaroen programazioa 

 

 Kirol Ekintzak AUKERAN 

Kirol Txartelako harpidedunentzat zerbitzu esklusiboa da, egin nahi duzun saiorako jarduera, instalazioa, eguna eta ordua zuk zeuk erabakitzeko aukera ematen dizuna, web gunean egunero argitaratuko den asteko jarduera-parrila zabal baten barruan.

  Kontsultatu modalitateak eta jarduera-parrilla 

 

 Zozketetan parte hartzea 

Osasun eta kirol jardueretako zozketetan parte hartzeko aukera izango dute Kirol txartelako harpidedunek.

  Kontsultatu azken zozketak 

 

 Harpidedunaren gunerako sarbidea 

Kirol Txartelaren abonatuek harpidedun gunera sartzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, honako izapide hauek egin ahal izango dituzte:

  • Abonatu-mota aldatu
  • Ordainketa-mota aldatu
  • Harremanetarako datuak kontsultatu eta aldatu
  • Instalazioetarako sarbideak kontsultatu
  • Ikastaroetan izena ematea
  • Aukeran Kirol Ekintzetarako izena ematea
  • Zozketetan parte hartzea
  • Igeriketa diplomak deskargatu (igeriketa 3-11 urte)
  • Txartel birtuala eskuratu...

  Harpidedunaren gunera sartu