Elkartegintza

Sartu herri erakundeen Erregistroan izen-emateko izapidera
Ezagutu Udaleko erregistroan inskribatuta dauden elkarteei zuzendutako laguntzak
Ezagutu nola eskatu zure elkartearentzat lokal bat edo jardueretarako areto bat erreserbatu 
Kontsultatu herritarren parte-hartzearekin lotutako hainbat material

Intereseko informazioa

Nola sortu elkarte bat

Elkartea talde bat da, hiru pertsona fisiko edo juridiko edo gehiagoren erabakiaren bidez eratutakoa, helburu komun bat lortzeko batzen dena. Euskal Autonomia Erkidegoan, irabazi-asmorik gabeko elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu behar dira.

Gainera, IFK zenbakia ere eskatu behar dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren 036 inprimakia beteta.

Urtero, sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa aurkeztu beharko dute (200 inprimakia).

Nahi izanez gero, egoitza soziala Donostian duten elkarteek Herri Erakundeen Udal Erregistroan ere inskriba daitezke,  Udalarekin harremanak izateko eta lankidetzan aritzeko.

Izenaren, lurraldearen edo sektorearen arabera izan dezakezu inskribatutako erakundeei buruzko informazioa:
Ikastaro batzuk ere eskaintzen ditugu, erakundeei beren proiektuak eta ekimenak hobeto kudeatzen eta garatzen laguntzeko.

Elkarteentzat laster izango diren ikastaroak:

Une honetan, 2026rako prestakuntza-eskaintza diseinatzen ari gara. Laister argitaratuko dugu ikastaroen urteko eskaintza

Izena ematea:

Izena emateko epea dena delako ikastaroa hasi baino hilabete lehenago irekiko da, eta dituen lekuak bete arte irekita izango da.

Aurreko ikastaroetako materialak:

Ikastaroen ezaugarri orokorrak

  • ikastaro bakoitza independentea denez, parte-hartzaile edo elkarte bakoitzak nahi duen ikastaroan edo ikastaroetan eman dezake izena;
  • izen-ematea debalde da;
  • baliteke ikastaro batzuek hainbesteko batentzako bakarrik izatea lekua, eta, horrelakoetan, izena emateko hurrenkerari jarraituko zaio;
  • librea da elkarte bateko pertsona batek baino gehiagok parte hartzea, baina, diren lekuak baino gehiago betez gero, elkarte bakoitzeko pertsona bat izango da aurrena;
  • ikastaro batek behar adina inskripzio bildu ezean, baliteke ikastaroa bertan behera uztea ere.

OHARRA: ikastaro bat proposatu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: udala_partaidetza@donostia.eus

Aretoak erreserbatzea

Udalak badauzka areto batzuk, erakundeei eta gizarte-mugimenduei uzteko modukoak.

Euskararen erabilera

Ordenagailuak

Ekipo informatikoak uzteko programa bat ere badugu, udal-erregistroan inskribatua dauden elkarteentzat.

Gure bulegoetan erabili eta ondo dauden ordenagailuak dira, elkarteei balio izateko modukoak.

Elkarteen arteko komunikazioa izateko modua ematen dugu.

Erregistroan inskribatutako elkarteen datuak eta harremanetarako telefonoak ematen ditugu. Publikoak ez badira, zubi gisa jarduten dugu.

Gobernu Batzarraren eta Osoko Bilkuraren gai-zerrenda

Posta elektronikoz bidaltzen diegu hala eskatzen duten elkarteei.

Horretarako, helbide honetara idatz dezakezue: udala_partaidetza@donostia.eus