Udako mugikortasun kanpaina

Urtero, Donostiako Udalak mugikortasun neurriak jartzen ditu udako hilabeteetan trafikoa hobeto antolatzeko. Helburua da bisitari gehien biltzen diren uneetan sortzen diren pilaketak eta eragozpenak murriztea, garraio publikoa eta hiriko aparkaleku periferikoen sarea lehenetsiz.
Gainera, oinezkoentzako hiri eredua indartzen du, eta mugikortasun jasangarrirako aukeren artean Metrominuto mapa eskaintzen du: hiriko hainbat puntutara joateko distantzia eta oinez behar den denbora erakusten ditu, baita ibilbide osasungarri eta erosoak proposatzen ere.

Disuasio-aparkalekuak

Auto pribatuan etortzen bazara, Donostiako sarrera nagusien ondoan doako aparkalekuak dituzu. Bertatik, hirigunera erraz iritsi zaitezke garraio publikoaren bidez. Horrela, hirian barrena ibili beharrik gabe aparkatu eta mugitzeko aukera ematen duen Park & Ride (disuasio-aparkalekuen) sarea erabil dezakezu.
Illunbe
Igara
Unibertsitateak
Plaza
494 plaza
180 plaza
200 plaza
Lotura erdigunera (garraio publikoa)

Uztailaren 11tik abuztuaren 31ra

  • 11:00etatik 22:30era: 30 minuturo

  • 2 geltoki: Mendeurreneko plaza - Illunbe
Denbora muga
Denbora muga gabe*
24 ordu gehienez
24 ordu gehienez
* Auto pribatuak bakarrik

Udako beste doako aparkaleku periferikoak

Miramongo Parke Teknologikoa
Zuatzu enpresa-parkea
Ficobako aparkalekua (Irun)
Plaza
1.700 plaza
650 plaza
900 plaza
Lotura erdigunera (garraio publikoa)
Euskotren zerbitzua: Donostiara joateko trenak 30 minuturo

Denbora errealeko informazioa

Udala trafikoaren egoerari buruzko denbora errealeko informazioa eskaintzen ahaleginduko da, eta ibilgailu pribatuan hirigunera sartzeko alternatiben berri emango duen informazio-sistema ere zabaldu du.

Horretarako, hirian zehar termometro digitalen pantailak eta panel argidunak erabiliko dira, baita mugikorrerako Donostia Transport aplikazioa ere, unean uneko informazioa eskura izan dezazun.

Isuri Gutxiko Eremua

Donostiak Isuri Gutxiko Eremua du, ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuen hirigunerako sarbidea mugatzen duena.

Beraz, hirira bisitan etortzekotan bazara, egiaztatu aldez aurretik zein baldintza bete behar diren eremu horretan sartzeko.

Atzerriko matrikula duten ibilgailuek, berriz, nahitaez inskribatu behar dute, eta baldintzak betetzen dituzten ibilgailuek bakarrik izango dute sarbidea:

Isuri Gutxiko Eremuaren mapa

Garraio publiko eta jasangarria

Donostiak autobus eta bizikleta zerbitzu publiko zabala du, hiri barruko mugikortasuna errazteko eta modu jasangarrian joan-etorriak egiteko.
DBUS
DBIZI
Zer eskaintzen du
Zerbitzu gehiago: ekainaren 23tik abuztuaren 31ra
Hiriko bizikleta-zerbitzua, ia leku guztietara iristen dena
Informazio gakoak
MUGI, BAT edo BARIK txartelik ez dutenentzat, DBUSen app ofizialaren bidez QR txartel berezia eskura daiteke bidaia mugagabeak egiteko:
  • Aktibatu eta hurrengo 30 minutuetan erabilgarri
  • 24 orduz erabilgarri
  • 48 orduz erabilgarri
Tarifa arruntez gain, aldi baterako abonua:
  • 30 eguneko abonua eskuragarri: 6 €
  • Bidaia laburrak: 0,45 € – 0,95 € (30 min baino gutxiago)

Gainera, bidegorri sare zabal eta erosoari esker, hirian zehar modu erraz eta azkarrean mugitu daiteke.

Udan bizikleta erabiltzaile gehiago daude hirian; hori dela eta, Udalak 200 aparkaleku plaza gehiago jarri ditu udako hilabeteetarako, urte osoan dauden 8.400 inguru plaza horiez gain.  

Autokarabanak

Donostian autokarabanek gaua igarotzeko 2 gune daude: bat ordainpekoa Berion eta bestea doakoa Illunben.

Gainera, Igeldo eta Igarako kanpinek ere autokarabanentzako gunea dute, hiriarekin lotura zuzena dutenak ohiko autobus zerbitzuarekin.
Berio
Illunbe
Plaza
44 plaza
45 plaza
Denbora muga
72 ordu gehienez
72 ordu gehienez
Prezioa
TAO sistema:
  • Goi-denboraldia: 11,20€
  • Urteko gainerako denboraldia: 5,60€ 
  • Ikusi TAO sistema arautzen duen ordenantza

Doakoa
Lotura erdigunera (garraio publikoa)
Ohiko zerbitzua:

Uztailaren 11tik abuztuaren 31ra

  • 11:00etatik 22:30era: 30 minuturo

  • 2 geltoki: Mendeurreneko plaza - Illunbe

Trafikoa arautzeko protokoloa

Informazio-neurri horiez gain, aurten ere aplikatuko du Mugikortasuneko Departamentuak Erdialdera ibilgailu gehien iristen ari den uneetan trafikoa kudeatzeko erabilitako protokoloa:

  • Errepideetan karga gehiegi dagoela eta inguruko lurpeko aparkalekuen okupazio-maila altua dela ikusitakoan aktibatuko da.
  • Protokoloa aktibatu ondoren, hainbat erregulazio-puntu ezarriko dira ibilgailuak beste bide batzuetara edo hiriko aparkaleku periferikoetara bideratzeko, Erdialdera modu justifikatuan sartu behar duten ibilgailuak izan ezik.
  • Mugikortasuneko agente gehiago izango dira udako kanpainan.

Erlazionatutako estekak

Gomendioak

  • Garraio publikoari edo mugikortasun aktiboari eman lehentasuna.
  • Planifikatu ibilbideak Donostiara etorri aurretik. 
  • Kontsultatu trafikoaren egoera bidaian atera baino lehen.
  • Begiratu Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko dauden baldintzak.
  • Disuasio-aparkalekuak erabili.