Antso Jakituna Berrikuntza

Ezagutu Antso Jakituna berritzearen inguruko dokumentua. Bertan eskuragarri proiektua, obraren planifikazioa eta afekzioak jasotzen dituen artxiboa
Ama Berri: Antso Jakitunaren Berritzea

Azaroaren 9an, osteguna, informazio bilera egin zen Errondo kaleko Amara Berri Ikastetxean Antso Jakitunaren bikoitien aldea berritzeko proiektuari buruz. Bertan, hamarnaka auzotarrek hartu zuten parte eta aurkezpenaren ondoren, auzotarrek hitza hartu zuten, proiektuaren hainbat alderdiri buruz interesa agertu, eta zenbait ohar egin zituztelarik.

Udaletxeko ordezkari hauek parte hartu zuten: Gizarte Zerbitzuetako ekintza Komunitarioko eta Auzoetako zinegotzi ordezkaria Mariaje Idoeta, Herritarren Partaidetzako zerbitzuaren buru Amaia Agirreolea, Proiektu eta Obretako teknikari Joseba Rodriguez, eta Proiektu eta Obretako zuzendari Alfonso Vázquez, zeinak proiektua aurkeztu zuen.

Erlazionatutako estekak 

2023/11/13-an argitaratua