Non aska dezaket txakurra?
Donostiako Udalak txakurrak aske eramateko gune bereziak prestatu ditu. Hala ere, garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea:
- Zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, beti lotuta eta muturrekoarekin joan beharko du
- Jolas-gune horietan, txakurra kontrolpean izan behar duzu une oro
-
Nahitaezkoa da gorozkiak jasotzea, espazioa garbi edukitzeko
Guneak eta ordutegiak
-
Miramon, Lauaizeta, Otxoki, Ametzagaña eta Uliako parkeak: 18:00-12:00
-
Urgull mendia:
-
negu-sasoia: 18:00-12:00
-
uda-sasoia: 19:00-10:00
-
- Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzak: urria-maiatza. Udako denboraldian txakurrak ezin dira hondartzetara sartu.
-
Santa Klara uhartea: inola ere ezingo da bertara sartu lagun egiteko animaliekin
-
Guau parkea (Gregorio Ordoñez kalea):
-
Parque Guau: Gregorio Ordoñez Kalea.
- astelehenetik ostiralera: 08:00-21:00
- larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00
- neguan: parkea 19:30ean ixten da
Txakurrak, halaber, 20:00etatik 10:00etara aske ibili ahal izango dira honako eremu hauetan:
- Antigua: Ondarreta pasealekuaren eta Igeldo pasealekuaren arteko eremu irekiak (Unibertsitateak); Mikeleteen pasealekuak, Pio Baroja pasealekuak, Jauregi eta Isturin kaleek, Ibaeta parkeak eta Zapatari plazak mugatutako eremu irekia.
- Aiete: Damazelai parkea; Katalina Eleizegi kaleak, Izostegi pasealekuak, Errondogaña kaleak, Merkezabal kaleak eta Puiuk (Puiu mendiak) mugatzen duten eremu irekia.
- Amara: Zorroagagaña kaleak eta Begiristain Doktorearen pasealekuak mugatzen dituzten eremu irekiak; Amaiurko parkea eta haren aurreko lorategi-eremua (Oroimenaren Lorategia izan ezik).
- Loiolako Erribera: Loiolako Erribera pasealekua
- Loiola: Hondarzale pasealekua.
- Txomiñenea: Kristobaldegi pasealekua (komentuaren ingurua).
- Martutene: Okendotegi bidearen inguruko eremuak (Urumea ibaiaren eta GI 131en artean).
- Intxaurrondo: Txaparrene pasealekua, Zubiaurre pasealekua; Mons pasealekuaren eta Fernando Sasiainen arteko lorategia (kotxetegiak).
- Herrera: Arrobitxulo.
- Bidebieta: Herri Ametsako igoera; Salvador Allende parkea.
- Gros: Manteo.
- Egia: Martikotxotegi parkea.
- Erdialdea: Urumea pasealekua; Frantzia pasealekua (ibaiaren ondoan).
- Parte Zaharra: Pasealeku Berria.
- Altza: Goiko aldeko lorategi parterrea, Arriaga parkearen ipar-ekialdean.