Adinekoentzako apartamentuak

Apartamentuak 5 urterako ematen dira errentan, eta alokairua berritzeko aukera dago.

Eskaera bakoitza gehienez ere 2 pertsonarentzat izan daiteke (senar-emazteak, izatezko bikoteak, anai-arrebak eta abar).

Bizitokiek gela hauek dituzte:

  • egongela-sukalde bat
  • logela bat
  • komun bat

Titulartasun publikokoak dira eta jabea administrazioa da.

Etxebizitza eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Administrazioak berak ezartzen du alokairuaren zenbatekoa.

Intereseko informazioa

Betekizunak

  • 65 urte baino gehiago izatea, edo, eskaera 2 pertsonak eginez gero, bietatik batek gutxienez baldintza hori betetzea
  • izena batera emanez gero, 2 pertsonetatik batek mendetasun-egoera aitorturik ez izatea
  • Donostian bizitzea edo lan egitea. Ikusi xehetasunak
  • urteko diru-sarrerak 3.000 € eta 46.463,29 € artekoak izatea. Ikusi salbuespenak
  • ez izatea etxebizitza baten titularra. Ikusi xehetasunak
  • etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan izena ematea

Baldintzak betetzen dituzun ala ez jakiteko simulazio bat egin dezakezu.

  • errenta bera da apartamentu guztientzat, azalera edozein dutela ere
  • urtero eguneratzen da, KPIaren edo etxebizitza-errentamenduen erreferentzia-indizearen (IRAV) arabera, zer dagokion
  • gaur egun (2026. urtea), errentaren prezioa hileko 305,76 euro hilabetean da
Adinekoentzako etxebizitza bat eskuratzeko, etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan eman behar da izena.

Maizterren eskubideak:

  • etxebizitzan gehienez bost urtez bizitzea
  • alokairu-kontratua luzatzeko aukera izatea
  • alokairuak neurrizko prezioa izatea
  • behar diren konponketak egitea etxebizitza bizigarritasun-baldintzetan mantentzeko
  • maizterra ordezkatzea (subrogatzea) legeak uzten duen kasuetan

Maizterren betebehar nagusiak:

  • etxebizitza ohiko bizilekua izatea
  • etxebizitza inori ez lagatzea
  • etxebizitzan jarduerarik edo negoziorik ez egitea
  • alokairua ordaintzea
  • etxebizitza behar bezala erabiltzea
  • auzotasun onaren arauak errespetatzea
  • gastu komunak ordaintzea
  • etxebizitza egoera onean mantentzea
  • intzidentzia guztien berri ematea
  • eraikina zaintzea
  • etxebizitzarako aseguru bat kontratatzea nahitaez
  • obrarik ez egitea baimenik gabe
  • bizikidetza-harreman ona izatea bizilagunen erkidegoarekin
  • kontratua amaitzean etxebizitza uztea

Zer da biztantzeko eskubidea?

Biziarteko eskubide bat da, apartamentua eta haren eranskinak modu esklusiboan erabiltzeko eta eraikineko elementu komunetara eta areto komunitarioetara sartzeko aukera ematen duena.

Biztantzeko eskubidea zenbateko bat ordainduz eskuratzen da. Zenbateko hori eraikuntza-kostuarena da; horren barruan ez da sartzen lurzoruaren balioa.

Eskubidea ezerezten bada, dela titularra hil delako, dela justifikatutako beste arrazoi batzuk daudelako, udal-administrazioak apartamentuaren erabilera berreskuratuko du, eta hasieran emandako zenbatekoa itzuliko du, eskritura sinatu denetik hura ezereztu arte KPIan izandako aldaketaren arabera eguneratuta; horri % 1 kenduko dio, ondasunen erabileragatik edo higaduragatik.

Bizikidetza-unitatea apartamentuan elkarrekin bizi diren edo adjudikaziodun izanez gero elkarrekin biziko diren pertsonek osatzen dute. Horregatik, eskaeran ez da bakarrik jarri behar jadanik zer pertsona bizi diren elkarrekin, baizik eta baita bizitokian elkarrekin zein biziko diren ere.

Nolanahi ere, pertsona batzuek nahitaez batera eman behar dute izena, hala nola senar-emazteek eta erregistratutako izatezko bikoteek.

Bai. Ez dago inolako eragozpenik.

Bai. Ez dago eragozpenik, baina garrantzitsua da kontuan hartzea apartamentuak zozketa bidez esleitzen direla, eta Alokabideren etxebizitzak, berriz, itxarote-zerrendaren arabera (zerrenda horren hurrenkera izena emandako egunaren arabera antolatuta dago).
Kasu horietan, banantze- edo dibortzio-epaiak xedatzen duena aplikatuko da. Apartamentua adjudikatu zaion pertsonak Donostiako Etxegintzara jo beharko du banandu edo dibortziatu dela jakinaraztera, eta kontratuaren titulartasuna aldatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Udalerrikoak

Erkidegokoak

Erlazionatutako dokumentuak