Kontxako hondartza
Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.
Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da. Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du. Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere, eta lurpeko aparkalekuak ere badira inguruan.
La Kontxako web kamera
Zerbitzuen xehetasunak
- Kanpoko dutxak
- Ura edateko iturriak
- Oinak garbitzeko iturriak
- Aldagela kolektiboak
- Inguruko komun publikoak: Vinuesa eta Cervantes plaza
- Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatuta
- Megafonia
- Informazio-puntuak
Aldagela kolektiboak
Ordutegia
- Uztaila eta abuztua: 09:00-20:30
- Ekaina eta iraila: 09:00-20:00
- Apirila | maiatza | urria: 10:00-18:00
- Urtarrila | otsaila | martxoa | azaroa | abendua: 10:00-17:00
Tarifak:
- Dutxak: 1,60 €
- Armairua eta dutxa: 2,50 €
- Eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
- Toalla: 1,00 €
- 10 erabilerako bonua: 15 €
- 20 erabilerako bonua: 28 €
- Uda-sasoiko bonua: 75,00 €
Eguzkitakoak
Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.
- Aulkia: 1,00 €
- Aulkia su artifizialetan: 1,10 €
- Toldoa, egun osoa: 13,10 €
Salbamendua eta sorospena
Salbamenduko eta sorospeneko zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitarte.
- Ekainaren 15etik- irailaren 15era: 10:00 - 20:00
- Irailaren 16tik - irailaren 30era: 10:30 - 19:30
Lagundutako bainua
Mugikortasun urriko pertsonentzat lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.
Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 600 393 900.
