Ondarretako hondartza
Kontxako badian dago kokatuta, baina Kontxa hondartzatik bereizita. Batez beste, 600 m luze da, 100 m zabal eta 60.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ondarreta hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, ezta garraiobide publikoak erabilita ere, eta inguruko aparkalekuak egokiak dira. Hondartzaren mendebaldeko muturretik hasi eta Haize-Orrazian amaitzen da pasealeku ederra. Hareazko substratua du eta jende askok eta askok erabiltzen du.


Zerbitzuen xehetasunak
- Kanpoko dutxak
- Ura edateko iturriak
- Oinak garbitzeko iturriak
- Aldagela kolektiboak
- Inguruko komun publikoak: Ondarreta lurpeko aparkalekua eta Antigua
- Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatuta
- Sartzeko pasabideak
- Megafonia
- Informazio-puntuak
Aldagela kolektiboak
Ordutegia:
- Ekaina-iraila: 09:00-20:00.
- Uztaila-abuztua: 09:00-20:30.
- Apirila-maiatza-urria: 10:00-18:00.
- Urteko gainerako hilabeteak: 10:00-17:00.
Tarifak:
- Dutxak: 1,60 €
- Armairua eta dutxa: 2,50 €
- Eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
- Toalla: 1,00 €
- 10 erabilerako bonua: 15 €
- 20 erabilerako bonua: 28 €
- Uda-sasoiko bonua: 75,00 €
Eguzkitakoak
Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte.
- Toldoa: 13,10 €
- Eguzkitakoa: 17,50 €
- Karpa: 21,90 €
Salbamendua eta sorospena
Salbamenduko eta sorospeneko zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitarte.
Azken albisteak

Atari digital berriak informazioaren bilaketa sinplifikatzen du eta kudeaketa administratiboa arintzen du, herritarren egunerokotasuna errazteko

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 1.000 ikasle baino gehiago bilduko dira Egiako Blas de Otero plazan ikasturte amaiera ospatzeko maiatzaren 14tik 17ra

Alkateak donostiarrak gonbidatu ditu ideia eta ahots berriak biltzera hiri oparo eta zoriontsua lortzeko helburuarekin

Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra arte egongo dira ikusgai





