Ikastetxeak

Sartu irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak eskatzeko izapidera
Ezagutu ikastetxeei zuzenduriko programak eta jarduerak

Intereseko informazioa

Haur-eskolak

Haur eskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira. Haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da.

Kontsultatu Haurreskolak Partzuergoari buruzko informazio guztia.

Udalak urtero dirulaguntzen deialdi bat bultzatzen du Donostiako ikastetxeen eta irakaskuntzari lotutako elkarteen jarduerak eta proiektuak babesteko.

Laguntzak emango dira:

  • jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programak
  • hezkuntza-arloko biltzarrak eta jardunaldiak antolatzea, eta ikastaroak eta topaketa pedagogikoak antolatzea Donostiako udalerrian.
  • sare publikoko eskolako eta gelako liburutegiak hobetzeko programak
  • ikastetxeetan lan egiteko modu berrietara bideratutako hezkuntza-proiektu berritzaileak.
  • sare publikoko eskola-trukeen proiektuak
  • haur-eskola publikoetako sukalde-jangela zerbitzuak

Deialdia 6 taldetan egituratzen da, bakoitza bere berariazko betekizunekin.

Talde bakoitzerako eskabide bana aurkeztu beharko da, eta inprimakia osorik bete. Aurrekontuaren eranskinarekin batera aurkeztuko da.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak