Hezkuntza arloa
Nor gara
Hezkuntza eta Haurtzaroa elementu estrategikoak dira gure "Hiri Hezitzailea" proiektuan eta, oro har, giza garapenean. Izan ere, "hiri hezitzailea" hiria hezkuntzaren bidez eraldatu nahi duen hura baita.
Gure ustez, kontzeptu zabala da Hezkuntza; eskolakoa baino gehiago da, bizitza osoan eta eremu guztietan garatzen da. Hiria, kaleak, plazak, txokoak, hondartzak, parkeak, pertsonak... etengabeko ikaskuntzarako eragile hezitzaile eta tresna bihurtzen dira.
Proiektu globala eta integrala da guretzat Hezkuntza, eta denbora librea eta aisialdia funtsezko faktoreak dira, haurrak eta gazteak, oro har, heldu, dibertitu, erlazionatu eta elkartasuna, giza eskubideak errespetatzea, lankidetza, tolerantzia, justizia eta horrelako balioetan hezteko.
Helburu horrekin, haur eta gazteen zerbitzura jartzen ditugu hiriko baliabide, programa eta hezkuntza-, informazio-, aisia-, kultura- eta kirol-ekipamendu guztiak, Balioetan Hezteko Hiri proiektu komunaren funtsezko piezatzat hartuta.
Sartu, eta ikusiko duzu zenbat aukera eskaintzen dizkizugun arlo hauetara denetara hurbiltzeko: artea, antzerkia, zinema, natura, teknologia berriak, joko kooperatiboak, lagunekin partekatzea, ikastetxeko ekipamenduez gozatzea… Gurasoak eta zure hezkuntzaren eta ongizatearen arduradunak ahaztu gabe, jakina. Balioetan heztea pertsona guztien eginkizuna baita, elkar ezagutzetik abiatuta.
Zer egiten dugu
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.
Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak
- Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea (AICE)
- RECE: Red Estatal de Ciudades Educadoras
- (H)ABIAN 2030, Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia
Kontaktuko datuak
Agirre Miramon, 4, (Gros)
20002 Donostia
Telefonoa: 943 482 803
Helbide elektronikoa: hezkuntza@donostia.eus