Ingurumeneko dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Ingurumenaren aldeko dirulaguntzak
Udaletik urtero dirulaguntzen deialdia sustatzen dugu ingurumenaren arloan lan egiten duten jarduera eta proiektuak babesteko.
Gaur egun, honako deialdi hauek ditugu indarrean.
Ingurumenaren arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak
Nork eska ditzake?
- Ingurumen arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteek.
Zertarako eska daitezke?
- Elkartearen funtzionamendu gastuetarako.
- Udalaren helburuekin bat datozen proiektuetarako, hala nola:
- Hondakinen kudeaketa.
- Biodibertsitatearen babesa.
- Klima-aldaketaren aurkako borroka.
- Ingurumenarekin lotutako osasunaren sustapena.
Energia berriztagarrien komunitateentzako eta instalazio fotovoltaikoentzako dirulaguntzak
Zertarako eska daitezke?
- Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko.
- Komunitate horietako instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.
Deialdiaren helburua
Etxebizitzetan energia berriztagarria erabiltzea eta norberaren energia ekoiztea sustatzea.