Hondartzak
Intereseko informazioa
Hiriko hondartzak
Donostiako hondartzak hiriaren ezaugarri nagusietako bat izan ohi dira, hirian bertan kokatuta baitaude.
Hondartza bakoitzak bere nortasuna eta ezaugarri fisikoak ditu, hala ere, denetan dituzu eskuragarri hainbat zerbitzu ingurumenaz gozatzeko.
Guztira, 4 hondartza daude hirian:
Kontxako hondartza
Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok erabiltzen duen hondartza da. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere.
Ondarretako hondartza
Kontxako badian dago kokatuta, baina Kontxa hondartzatik bereizita. Batez beste, 600 m luze da, 100 m zabal eta 60.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ondarreta hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, ezta garraiobide publikoak erabilita ere. Gainera, hndartzaren mendebaldeko muturretik hasi eta Haize-Orrazian amaitzen da pasealeku ederra.
Zurriolako hondartza
Zurriola hondartza Gros auzoan dago, Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren ekialdean. Batez beste, 800 m luze da, 110 m zabal eta 88.000 m2-ko eremua hartzen du.
Ireki samarra da eta olatu handiak ditu.
Santa Klara uhartea
Aholkuak
Uretan segurtasuna
- Beti jarraitu sorospen-zerbitzuko langileen jarraibideak.
- Bainatu aurretik begiratu banderaren kolorea.
- Errespetatu bainurako ezarritako eremuak.
- Korronteak eramaten bazaitu, mantendu lasaitasuna, ez saiatu korrontearen kontra igeri egiten eta eskatu laguntza seinaleen bidez, laguntza behar baduzu.
Zaindu zure osasuna hondartzan
- Saihestu eguzkiarekiko gehiegizko esposizioa.
- Mantendu hidratazio egokia maiz ura edanez.
Ingurumenarekiko errespetua
- Bota hondakinak dagokien edukiontzietan:
- Horia: ontziak.
- Urdina: papera eta kartoia.
- Berdea: beira.
- Erabili dutxak hondartzako egonaldiaren amaieran soilik kresala eta izerdia kentzeko. Freskatzeko, hobe itsasoko ura.
- Ez jolastu urarekin dutxetan edo txorrotetan, eta ez bultzatu haurrak horretara.
- Ez erabili xaboirik aire zabaleko dutxetan hondarra ez kutsatzeko.
- Aldageletan, erabili dutxa behar duzun denboran soilik, garbiketa-gune bat baita, ez erlaxatzeko leku bat.
Pertsonen arteko bizikidetza
- Saihestu musika altua edo oihuak gainerako pertsonei ez molestatzeko.
- Jolastu baloiekin, pilotekin edo beste elementu batzuekin soilik baimendutako guneetan.
- Errespetatu beste pertsonen espazioa hondartzan.
- Ez harrapatu karramarroak edo itsas ekosistemaren parte diren beste animaliarik.