Herritarren Partaidetzara arloa
Nor gara
Udal-gobernuak gobernu-ekintzaren erdigunean jartzen du herritarren partaidetza. Donostiako lurralde osora hedatzeko borondatez jarri ere; udal politika, prozesu, kanal, gune eta egiteko modu kolektibo berriak garatze aldera; betiere, hurbiltasunean, pertsonekiko gertutasunean, gardentasunean eta informazioaren kudeaketa demokratikoan oinarritu eta Udalaren eta donostiarren arteko konfiantza- eta erantzunkidetasun-harreman berriak sortzeko balio badute. Gure misioa da ahalbidetzea herritarrek udal-politikak eraikitzekoan eta garatzekon eragiteko gaitasuna izanez parte hartzeko eskubidea.
Zer egiten dugu
- Herritarren partaidetza sustatzea; proiektuak, zerbitzu publikoak, prozesuak, kanalak, guneak eta taldean lan egiteko modu berriak definitzean. Betiere, erantzukidetasuna, hurbiltasuna, aniztasuna, pertsonekiko enpatia, gardentasuna eta informazioaren kudeaketa demokratikoa oinarri hartuta; udal-jarduerari balio publikoa gehituko dioten erabaki egokiak hartzeko modua jartzeko udal-gobernuari.
- Hiriko 18 auzo eta herrietan partaidetza soziala bultzatzen laguntzea; gizarte-sare autonomo, kritiko, eraikitzaile, inplikatu, komunikatu eta hedatu bat indartzeko balio duten bideak erabilita hartarako.
Gure lan-prozesuak
Herritarrek parte hartzeko eredua, Donostiako Udalarena
Dokumentu honetan da Donostiako Udalaren eredua, herritarrek parte hartzeko duena: zer den herritarren partaidetza, zer elementuk osatzen duten, zeri erantzuten dion, zer helburu dituen, zer balio dituen, nola egituratzen duen bere lana eta jarduerak, zer subjektu identifikatzen eta kontuan hartzen dituen, zer rolekin...
Dokumentu bizia da, bizitako esperientzia objektibatzen duena, egungo errealitate soziopolitikoa kontuan hartzen duena eta eraldatzeko borondatez jarduten duena. Ereduak helburu hauek ditu:
- Herritarren partaidetza handitzea.
- Herritarren partaidetza egituratzea.
- Herritarren partaidetza bermatzea.
- Lurralde osora eta politika guztietara zabaltzea herritarren partaidetza.
- Herritarren partaidetzari lotutako eskubideak babestea: politika publikoan eragitea, eztabaida publikoan, eraikuntza kolektiboan, beste aukera batzuei buruzko informazio objektiboan, gardentasunean, kontuak ematean eta kanpo-kontrolean.
Lurralde osoan eta udal-politika guztietan zehaztu da politika hori, eta helburua da prozesu, kanal, gune eta elkarreragiteko eta eraikitzeko modu berrietan sustatzea. Forma horiek lan kolektiboan, hurbiltasunean, herritarrekiko harreman estuan, gardentasunean eta informazioaren kudeaketa demokratikoan oinarrituta daude.
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.