Lehendakaritza Zuzendaritza
Nor gara
Udaleko Lehendakaritza Zuzendaritzak funtsezko zeregina betetzen du udal-kudeaketan, eta zerbitzu-atal hauetaz baliatzen da horretarako:
- Antolamendu eta Kalitate Zerbitzuak administrazio-prozedurak, egitura eta udal-kudeaketa hobetzen jarduten du.
- Herritarren Partaidetza eta Arretarako Zerbitzua Udalaren eta herritarren arteko harremanaz arduratzen da, herritarrek udal-kudeaketan parte har dezaten sustatzen du, elkarteen mugimendua indartzen du, eta Herritarrei Arreta Emateko Udal Sistema eta Zerbitzu Integralaren arduraduna da.
- Zerbitzu Orokorren atala zeharkako laguntza-zerbitzua da, eta bere egitekoen artean ditu udalaren ekipamenduak, espazioak eta hornidurak kudeatzea, datuak babesteko ordezkaritzaz arduratzea, dokumentu historikoak kontserbatzea eta kudeatzea, Agiritegi Atalaren bidez, barne-kudeaketaren zein hiriaren beraren datuak eta adierazleak lantzea, gardentasun-betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko, eta udal-kartografia mantentzea, Udal Datuen Atalaren bidez. Gainera, Barne Zerbitzu Orokorren Bulegoa zeregin logistikoez, korrespondentziaz eta instalazioen mantentze-lanez arduratzen da.
Gure atalak
Zer egiten dugu
-
Antolamendu eta Kalitate Zerbitzua
-
Administrazio-prozedura eta -lana hobetu eta sinplifikatu.
- Antolamendu-egitura, udal-jarduera eta horretarako behar diren baliabideak aztertu eta planifikatu.
- Kudeaketa aurreratuko ereduak, Udalaren kudeaketa-plana eta gobernu-planaren kontu-ematea bultzatu, diseinatu eta babesa, aholkularitza eta laguntza eman.
-
-
Zerbitzu Orokorrak
-
Udal-espazioak eta -hornidurak kudeatu.
- Datuak Babesteko Ordezkaritza.
- Udalaren dokumentuak, espedienteak eta funts historikoak kontserbatu, zaindu, sailkatu, katalogatu eta horien kontsulta eta mailegua kudeatu, Agiritegiaren bidez.
- Udal Datuen Atalaren bidez, datuak eta adierazleak eman, gardentasun-betebeharrak betearazi, udal-zerbitzuekin lankidetzan aritu prozesu analitikoetan, udal-kartografia eta kale-izendegia mantendu.
- Barne Zerbitzu Orokorren Bulegoaren bidez, lan logistikoez, korrespondentziaz eta paketeez arduratu, bilera-gelak kudeatu, altzariak aldatu eta mantentze-lanak egin.
-
-
Udal Artxiboa
-
Udalak 1813tik aurrera sortu eta jaso dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea.
-
Nola gaude antolatuta
Gobernantza Ireki eta Kulturako Ordezkaritza: Ana Lopez Loyarte
Honako hauek izan ezik:
-
Auzoetako eta Herritarren Partaidetzako Ordezkaritza: Idoia Gracia Monge
-
Lurraldeko Partaidetza Atala
- Sektorekako Partaidetza Atala
-
Zuzendaritza: Manu Narváez Morales
Atxikitako erakundeak
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.