Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriFil d'Ariane
Frankismoaren bitktimei omenaldia. 2020
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udalbatzak irailaren 13an, “Donostiako Oroimen Historikoaren Eguna” zela-eta, frankismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lore eskaintza egin zuten, Dual eskulturaren aurrean.
Honela, omenaldia egin nahi izan zien 1936ko estatu kolpe frankistaren ondoren eta diktadura garaian askatasun demokratikoak babestu zituztenei. Donostiako alkateak azpimarratu zuenez “ekitaldi honekin lortu nahi duguna da ez ahaztea hiriak urte luzez jasan zuen sufrimendua, askatasunak amaitu eta iluntasun garai baten sartu baikinen”.
“Gure herritar asko ihes egiteaz gain, beste batzuek bizia ere galdu zuten, eta ekitaldi xume honen bidez ondorioak jasan zituzten pertsona horiek guztiak gogoratu nahi ditugu” gorarazi zuen Goiak

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza