Giza Eskubideen arloa
Nor gara
Giza Eskubideen arloak, Aieteko Jauregian den Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez, Udaleko beste sail batzuekin eta erakunde, elkarte eta, oro har, herritarrekin batera lan egiten du bakearen kultura, giza eskubideen sustapena, bake-prozesuak (hemen eta munduko gainerako lekuetan) eta memoria historikoaren berreskurapena zabaltzen.
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak pertsona eta herri guztien giza eskubideen defentsa sustatzeko ahaleginak egiten ditu. Hona hemen arlo horren ardatz batzuk:
- Euskal Herrian eta mundu osoan bidezko bake iraunkorra izatea lortzen laguntzea.
- Memoria historikoa berreskuratzea; egia, justizia eta biktimen erreparazioa lortzen eta berriz ere minik izan ez dadin saiatuta.
- Pertsona guztien giza eskubideen urraketak ikertzea, salatzea, aitortzea eta erreparatzea; terrorismoaren eta indarkeriaren ondorioak jasan dituzten pertsonena, bereziki.
- Giza eskubideen eta balioen hezkuntzaren aldeko prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa.
Hori guztia bizikidetza-esparru bat sortzen laguntzeko; pertsona guztiek beren bizi-proiektuak garatzeko modua izateko balio hauetan oinarrituta: errespetua, elkarrizketa, erabakitzeko eta jarduteko askatasuna, elkartasuna, parte-hartzea, erantzunkidetasuna, ekitatea, diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna, besteak beste.
Egin, hemen bertan egiten dugu, baina mundu osorako izateko bokazioz. Izan ere, edozein esparrutan ere, bizi-kalitatea hobetzeko egiten diren ekimen guztiak, xumeak edo txikiak izanda ere, kutsatu eta zabaldu egiten dira.
Zer egiten dugu
- Memoria historikoa berreskuratzea; egia, justizia eta biktimen erreparazioa lortzen eta berriz ere minik izan ez dadin saiatuta.
- Pertsona guztien giza eskubideen urraketak ikertzea, salatzea, aitortzea eta erreparatzea; terrorismoaren eta indarkeriaren ondorioak jasan dituzten pertsonena, bereziki.
- Euskal Herrian eta mundu osoan bidezko bake iraunkorra izatea lortzen laguntzea.
- Giza eskubideen eta balioen hezkuntzaren aldeko prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa
- Tolerantzia eta giza eskubideen defentsa bultzatzea
Proiektu estrategikoa eta partekatua
Ez gaude bakarrik: Giza Eskubideen arloak Udaleko beste sail, ikastetxe, kolektibo, unibertsitate eta herritarren elkarte batzuekin bat hartuta egiten du lan, eta haien presentzia eta proiekzioa bultzatzen du mundu osoan. Gainera, Giza Eskubideen Batzorde Berezian ere (alkatea da buru eta udal-talde guztiek parte har dezakete) giza eskubideekin lotutako alderdi asko aztertzen dira.
Egon, berriz, benetako sinboloa den leku batean gaude. Francisco Francoren udako egoitza izandako lekuan. Gaur egun, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea da. Hala, diktaduraren ordezkaririk handienak okupatutako leku bat herritarrentzat eta giza eskubideentzat berreskuratzearen sinboloa da orain.
Leku horretan ere ez gaude bakarrik. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea proiektu estrategiko bat da. Lankidetzaren, kultura-aniztasunaren, bizikidetzaren, bakearen eta gatazken konponketaren eremuan lan egiten duten nazioarteko eta tokiko udal-arlo eta erakunde mordo bat elkartzen gara han (Lankidetzako udal-saila, Kultura Aniztasunaren Saila, Euskal Fondoa eta Globernance, Gobernantza Demokratikoaren Institutua).
Era berean, Bakearen Etxea kultura eta giza eskubideak uztartzen dituen programa baten parte ere bada: Aieteko Kultur Zentroaren programarena. Izan ere, Aieteko Kultur Parkean da hura ere, eta haren programazioa eta zerbitzuak (Haurtxokoa, Gaztelekua, liburutegia, ikastaroak, erakusketak eta abar) giza eskubideetan espezializatuta daude. Eta han dira, kultur zentroaren osagarri, garai bateko kaperan den Ipuinen Etxea (haurrentzat) eta Topalekua ere.
Leku horiek guztiek hausnarketarako, ulermenerako, harmoniarako, errespeturako eta gizabiderako leku ezin hobea ematen dute.
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure planak eta proiektuak
Gure parte-hartzea beste erakunde batzuetan
Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak
Gure txostenak, argitalpenak eta memoriak
Memoriak
Gure argitalpenak
Fisahara helburu (2011)
Kontaktko datuak
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea