Frantziako kontzentrazio-esparruetako errefuxiatuen omenezko lore-eskaintza eta kantutegia . 2024
Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna zela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak, udalbatzak, hainbat elkartek, sindikatuk eta herritarrek lore-eskaintza egin zuten frankismoaren biktimen omenez, Dual eskulturan.
Beste urte betez, Memoria Historikoaren Udal Kontseiluak deitutako ekitaldi honekin, Udalak omenaldia egin nahi izan zien biktimei eta 1936ko kolpe frankistan eta diktadurako urteetan askatasun demokratikoak defendatu zituztenei.
Ekitaldian, halaber, Luisa eta Cuco Perezek parte hartu dute. Bezperan Frantziako kontzentrazio esparruetan errefuxiatuen kantutegia eskaini zuten Udaletxeko Pleno aretoan.
Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu zuenez, «urte asko igaro dira jada hiri osoarentzako gertaera larri eta mingarri hartatik; hildakoak eta torturatu eta erbesteratu asko izan dira. Eta gogoratzeko eguna da. Denbora asko iraungo zuen etapa ilun baten hasiera izan zen, ia 40 urte».
