Oroimen Historikoaren Aholku Kontseilua

2014ko uztailaren 24an onartu zen Udalbatzan Oroimen Historikoaren Aholku Kontseiluaren hasierako arautegiaren proposamena. Arautegia herritarren aurrean azaldu eta ekarpenak jaso ostean, urriaren 30ean Udalbatzan Kontseiluaren behin betiko arautegia onartu zen eta azaroaren 5ean argitaratu zen Gipuzkoako Boletin Ofizialean.

2015eko otsailaren 17an burutu zen Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren eratze-saioa.

Udaleko Giza Eskubideen sailaren eta oroimen historikoaren esparruan lan egiten duten elkarte edota interesa duten herritarren arteko harremana estutzeko aukera emango du. Gainera, eragile horiekin informazioa trukatzeko nahiz ekintzak proposatzeko gune ere izango da. Izan ere, oroimena ondare kolektiboa izanik, guztion artean eta partaidetzaren eta elkarrizketan bidez, hiriko oroimen historikoa berreskuratzea eta zabaltzeko bidea eskainiko du parte hartze organoak.

Kontseiluan parte hartzea

Parte hartzera gonbidatuta daude Donostian oroimen historikoaren gaia jorratzen duten elkarteak eta kolektiboak, nahiz Gerra Zibilaren eta Diktadura Frankistaren aldian biktimak izan diren norbanakoak edo hildako biktimen senideak (betiere, arautegian adierazten den gisara).

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

Kontseiluaren Bilkurak

Kontseiluaren hurrengo bilkurak
Gai zerrenda
2025-10-15
Kontseiluaren hurrengo bilkura
Gai zerrenda
Akta
2024-03-26: Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren Eratze-Saioa
2024-06-05: Bigarren Bilkura
2024-10-29: Hirugarren Bilkura
2025-02-25: Laugarren Bilkura
2025-06-04: Bosgarren Bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen

Erlazionatutako dokumentuak

2017ko abuztua: araudiko 3.2 artikuluaren B) eta D) paragrafoen aldaketa eta akatsen zuzenketa.

Kontaktko datuak

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea

Helbidea: Aiete jauregia, Aiete pasealekua 65, 20009 Donostia

Telefonoa: 943 481 975

Helbide elektronikoa: giza_eskubideak@donostia.eus


Erlazionatutako zerbitzua