Haur jaioberriak
Familia da hizkuntza ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena, baina ez da bide bakarra. Horretaz jabeturik, Euskara Zerbitzuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza egiten du urtero. Gutun bat bidaltzen zaie haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten eskatuz.
Euskarak bizitzan aukera gehiago emango dizkio haurrari, pertsonen arteko harremanak jorratzeko balioko dio eta. Gainera, Donostian errotuago sentitzen lagunduko dio eta, azken finean, bizitza aberatsagoa izaten.
Amak edo aitak euskaraz baldin badakite, aukera aparta izango da berarekin hizkuntza horretan arituz, euskara modu erraz eta erosoan erabiltzen ikas dezan. Ez badakite, berriz, interesgarria litzateke, ahal duten neurrian, haurra euskararekin harremanetan jartzea eta bai bere jolasetan, bai bere heziketan hizkuntza hau kontuan hartzea.
Gutunarekin batera “Gure haurra” liburuxka jasotzen dute gurasoek, lagungarria izango baita modu polit batean biltzen joateko haurraren lehenengo bi urteko hazkundea, une politak, lorpenak eta abar. Haurrekin erabiltzen diren zenbait esaera, jolas eta kanta ere eskaintzen dira seme edo alabarekin une atseginak pasatzeko.
Aurrerago, agian liburuxka erabilgarria suertatuko zaio haurrari eskolan haurtzaroa, biografia, familia eta era horretako gaiak lantzen dituenean.

Gure haurra
Gurasoentzako baliabideak
Sarean baliabide asko daude lagungarriak direnak haurraren hazkuntzarekin batera familian euskararen erabilera sustatzeko.
Haurrarekin batera gozatzeko (jolasteko, abesteko…) baliabideak dituzu hemen (tolesgarri batean ere jaso dira).
Haurrarekin euskara erabiltzeko gomendioak ere badituzu.
Abestiak
Haurtxo polita
Paristik natorren
Gasento
Pintto
Arre arre mandako
Eragiozu
Kinkirrinera
Ran rober ran
Xirula mirula
Sagarra mantzana
Ikusi ikusi han
Astoak aja-ja
Epo itai tai ye
Sorgina pirulina
Xagu txiki
Jolasak
Eskutxoaren jolasa
Saco una manita
Senda senda miriku
Sana que sana colita de rana
Dona dona katona
Pinto, pinto, gorgorito
Zorionak
Kaxianorena
Zorionak Zuri
Kantu kolore zorionak
Mila kilo zorion
Ene Kantak Zuri Zorionak
Esaerak
- Bost zentimetroko pupua, hamar metroko trapua
- Negarra eta parra, sagu zaharrarekin ezkondu beharra
- A zer parea: Karakola eta barea!
- Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon
- Nolako zura, halako ezpala
- Goiz jaikia goiz gose, berandu jaikia loaz ase
- Zozoak beleari ipurbeltz
- Bat eman eta bi hartu
- Eguzkia eta euria Erromako zubia
- Geroa alferraren leloa
- Itsuen herrian begibakarra alkate
- Non da nire gogoa, han da nire zangoa
- Urrutiko intxaurrak hamalau, bertan joan eta lau
- Zahar hitz, zuhur hitz
- Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez