Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Saria: 12.000 € eta euskal artista baten artelan bat

Sarian parte hartzeko baldintzak

  • Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea.
  • Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko).
  • Talde/konpainia profesionalek eskainitako ikuskizuna izatea.
  • Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea.
  • Aretoetarako ikuskizuna izatea.

Epaimahaia

  • Iparraldeko kultura edota euskara alorreko ordezkari bat.
  • EAEko kultur alorreko ordezkari bat.
  • Antzerki programatzaile bat.
  • Publikoaren ordezkariak (3).
  • Euskara Zerbitzuko ordezkaria (idazkari lanetan, botorik gabe).
  • Donostia Kulturako ordezkaria (botorik gabe).

2025eko antzezlanak

26. Donostia Antzerki Sarian parte hartuko duten lanen zerrenda osatzen joango gara azpiko zerrendan. Aurten eskainiko diren lan horien artetik aterako da antzezlan irabazlea eta 2026ko martxoaren 27an, Nazioarteko Antzerkiaren Egunean, eskainiko da saritutako lana.
Urtarrilak 25
Otsailak 1
Otsailak 6-9
Otsailak 13-14
Otsailak 20-23
Otsailak 22-23
Martxoak 7
Martxoak 9
Martxoa 15
Martxoa 17
Martxoa 22-23
Apirila 5
Apirila 24-27
Apirila 25-26
Uztaila 2-6
Uztaila 8-10
Irailak 26
Urria 3-4
Urria 23-26
Urria 25
Azaroa 7-8
Azaroa 8
Azaroa 19
Azaroa 22-22

Donostia Antzerki Sariak, 25 urte

Duela 25 urte abian jarritako Donostia Antzerki Sariak euskarazko antzezlanen sorkuntza sustatu eta urteko programazioa areagotu eta egonkortzea zuen helburu.

25 urte beranduago helburuak neurri handi batean bete direla esan daiteke: Lehen edizioan 7 antzezlan eta 13 emanaldi eskaini baziren, 25 garrenean, 2024an, 20 antzezlan, 45 emanaldi  eta 11.000tik gora ikusle izan dira.

Azken 10 urteko lan irabazleak

  • 2025: Zorretan ( Ados Teatroa)
  • 2024: Sexberdinak ( Tanttaka Teatroa)
  • 2023: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi ( Kamikaz Kolektiboa / Ttak Teatroa)
  • 2022: Antigone edo ezetzaren beharra ( Horman Poster)
  • 2021: Fadoak entzuten zituen gizona ( Xake Produkzioa)
  • 2020: 7ak bat (ATX)
  • 2019: Sherezade eta tipularen azala( Vaivén Producciones)
  • 2018: Mami Lebrun ( Xake Produkzioak)
  • 2017: Francoren bilobari gutuna( Le Petit Théâtre de Pain & Artedrama & Dejabu)
  • 2016: Maitasunaren ostean, maitasuna ( Ados Teatroa)
  • 2015: Arrastoak ( Dejabu Panpin Laborategia)