Euskara hiztegiak

Intereseko informazioa

Turistentzako patrikako hiztegi honetan euskarazko oinarrizko hitz eta esaldiak bildu dira hiria bisitatzera datozenek ezagutu eta erabil ditzaten (agurrak, kaleen izenak, asteko egunak, hilabeteak, zenbakiak...).

Hiztegiak 9 hizkuntzatan jasotzen ditu hitz hauek guztiak:

  • euskara
  • gaztelania
  • galegoa
  • katalana
  • frantsesa
  • ingelesa
  • italiera
  • alemana
  • japoniera

Hiztegiak 7 atal ditu:

  1. Agurrak: gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar.
  2. Leku-izenak eta toki jakinetara iristeko jarraibideak: ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika, ...
  3. Garraio motak: autoa, trena, hegazkina, ...
  4. Ostalaritzarekin lotutako hitzak: gela bikoitza, jatetxea, okindegia, …
  5. Janari eta edariarekin zerikusia duten hitzak: kafea, sagardoa, ogia, arraina, ...
  6. Egunak, hilabeteak, urtaroak, ...
  7. Zenbakiak

Eskuratzeko lekua: Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan.

Hiztegiaren helburua da mendetasun egoeran daudenen zaintzan ari diren pertsonei euskara hurbiltzea.

Euskarak gertutasuna eta konfiantza transmititzen die euskaraz hitz egiten duten pertsonei. Euskaraz hitz egitea eskertzen dute, gaztelania ez baita beren ohiko hizkuntza, eta beren nahiak eta beharrak euskaraz adieraztea askoz ere erosoagoa egiten zaie.

Hiztegi honek euskara erabiltzen hasteko laguntza eman nahi du egunero erabiltzen diren hitz eta esamoldeak jasotzen baititu.

Hiztegi honen helburua da ostalaritzan lan egiten duten eta euskara ulertzen ez duten langileei tresna praktiko bat eskaintzea euskara ulertu eta erabiltzen has daitezen.

Izan ere, euskara eta gaztelania, 2 hizkuntza ofizial ditugu Donostian; eta hiriko biztanleen ia erdiak, % 47k, euskaraz hitz egiten daki eta beste % 21ek euskara ulertzen du.

Bezero euskaldun horiek zerbitzua euskaraz jasotzea eskertzen dute, euskarak gertutasuna eta konfiantza transmititzen baitie.

Erlazionatutako dokumentuak