Euskara ikasteko laguntzak
Intereseko informazioa
Euskara ikastaroak
Donostian bizi diren edo bertan lan egiten duten pertsonek dirulaguntzak jaso ditzakete HABEk homologatutako euskaltegi edo zentroetan euskalduntze edo alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik.
Hauek dira diruz laguntzen diren ikastaroak:
- udako ikastaroak
- neguko ikastaroak
- neguko eta udako barnetegiak
- autoikaskuntza ikastaroak
2025-2026 ikasturtea
Udalaren Euskara Zerbitzuan eskatu dezakezu, online edo aurrez aurre, Udalinforen edozein bulegotan.