Agiriak eta ziurtagiriak
Intereseko informazioa
Nola eskuratu dezaket errolda bolantea?
4 aukera dituzu:
- aurrez aurre: Udalinfoko edozein bulegotan
- telefonoz: 010 edo 943 481 000 telefonoetara deituz. Posta arruntez bidaliko dizugu
- online: sartu Nire karpeta eta deskargatu. Horretarako, zeure burua ziurtagiri digital batekin identifikatu beharko duzu
- autotramitazio-makinak: Identifika zaitez makinan zure nortasun agiriarekin, eta berehala deskargatu ahal izango duzu banakako ziurtagiria
Gogoan izan: etxebizitza berean inskribatuta pertsonen bolanteak bakarrik Udalinfoko bulegoetan ematen dira. Kontsultatu aurkeztu beharreko dokumentazioa. Unean ematen da eta hitzordua ez da beharrezkoa.
Zer errolda bolante edo ziurtagiri mota daude?
Banakakoa: eskatzailearen erroldatzea jasotzen du.
Etxebizitza berean inskribatuta dauden pertsonena: etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien erroldatzea jasotzen du. Horregatik, agiri hau eskatzeko nahitaezkoa da bizikide heldu guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak aurkeztea. Dokumentuen kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.
Zer alde dago bolantearen eta ziurtagiriaren artean?
Bolantea: tramite gehienetarako balio du eta momentuan ematen da.
Ziurtagiria: idazkariak eta alkatetzak sinatzen dute. Bakarrik erabiltzen da beste erakunde batzuek berariaz eskatzen dutenean (epaitegia, bankuak, notarioa eta abar).