Garapenerako Lankidetzako dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Dirulaguntzen deialdia
Udaletik urtero bultzatzen dugu dirulaguntzen deialdia, gizarte-eraldaketarako eta pobreziaren aurkako epe luzeko prozesuak laguntzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko.
Nork eska ditzake
Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.
Zertarako eska daitezke
-
Garapenerako ekimenak bultzatzeko, GGKEen eta Hegoaldeko mugimendu sozial eta herrikoien eskaera zuzenei erantzunez, Giza Garapen Iraunkorraren eta Endogenoaren paradigman kokatutako gizarte-eraldaketako eta pobreziaren aurkako borrokako epe luzeko prozesuak lagun ditzaten eta Planaren zeharkako printzipioak bat etor daitezen.
-
Prozesuak eta proiektuak sustatzeko, baldin eta horien helburua bada giza eskubideak, partaidetza, komunitateen indartzea, genero ekitatea, elikadura burujabetza eta kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea eta bermatzea.