Lankidetza arloa
Nor gara
Komunitateak, genero-berdintasuna eta eskubide indibidual eta kolektiboak indartzea sustatzen duten prozesuak babesten ditugu. Munduaren Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanak eraldatzeko jarrera kritiko eta aktiboa izateko gonbita egiten diegu herritarrei, tokian tokikotik hasi eta mundu osoaren garapenera iristeko.
Garrantzitsua da gure gizartea jabetzea beste herrialde batzuetan diren arazoak ez direla haienak bakarrik, gureak ere badirela. Ez gara elkartasunaz bakarrik ari, munduan den desoreka konpontzeaz baizik, zeren sektore oso jakin batzuek bakarrik ateratzen baitiote etekina desoreka horri.
Garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren eredua, beraz, ez da neutroa. Irizpide batzuetan oinarritzen da, eta guk bultzatzen ditugun proiektuek irizpide horien arabera jardutea nahi dugu. Han eta hemen.
Zer egiten dugu
- Beste herrialde batzuekiko elkartasun-politikan lagundu
- Lankidetzan diharduten Euskadiko Udalen Elkartean parte hartu
- Lankidetzako, giza eskubideetako eta garapenerako hezkuntzako programa batzuk. Donostia Bakearen eta Berdintasunaren aldeko Kulturaren Gunea
Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Lankidetzako Kontseilu Sektorialaren bitartez.
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.
Gure planak eta proiektuak
Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak
- FEDISSAH: Saharako Herriarekiko Erakunde Solidarioen Estatuko Federazioa
- Hebronekin lankidetzan aritzeko hitzarmena
Partaidetzazko kudeaketa
Memoriak
Kontaktuko datuak
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea
Aiete jauregia.
Aiete pasealekua, 65,
20009 Donostia
Telefonoa: 943 481 471
Helbide elektronikoa: lankidetza@donostia.eus