RAI balorazioa

Mendetasuna neurtzeko BVD baremoaren arabera laguntza beharrekotzat jotako adineko pertsonen (>65 urte) gaitasuna edo gaitasunik eza zehazteko erabiltzen da, egoitzetan edo adinekoentzako bestelako bizitegietan sartzeko edo eguneko zentroetara ala aldi baterako egoitzaren batera bidaltzeko.

Norentzat

65 urtetik gorako adineko pertsonak, aipatu baliabide horietakoren batera sartzea eskatzeko asmoa dutenak (eguneko arreta zentroak eta adinekoentzako egoitzak).

Bete behar dituzten baldintzak:
  • Donostian erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian legezko egoitza izatea.
  • 5 urtez egoitza Espainian eduki izana, eta 5 urte horietatik bik gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan behar dute (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza hau haurraren jagoletza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).
  • Oro har, urritasun edo ezgaitasunen bat izatea, eskaeraren data baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua. Urritasun edo ezgaitasun horren ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar da eguneroko jardueretarako, hala nola, elikatzeko, garbitzeko, etxe barruan edota kanpoan mugitzeko, osasun zaintzarako… (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza hau haurraren jagoletza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskabide inprimakiaBalorazioa egin beharreko pertsonaren NANa edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Osakidetzako Lehen Mailako Arretako medikuaren txostena:
- Erabiltzaileak berariaz baimen emanda Foru Aldundiko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari, horrek bide telematikoz Osakidetzari txosten medikoa betetzea eskatu ahal izateko.
- Erabiltzaileak baimenik ematen ez badu, berak eskatu beharko du txostena (aurreko aukerako formatu berean), osasun zentroan ordua eskatu ondoren. Udalari eman beharko dio txostena, balorazio eskabideari atxikitzeko.
  • Aldundiko Balorazio Zerbitzuak, gainera, teknikari adituaren txostenak ere eska ditzake, balorazioa egin ahal izateko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Dohainik

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Epea 3 hilabete baino laburragoa izan daiteke. Aldundiko Balorazio Zerbitzuko langileen eta pertsonen artean hitzordua ezartzen den egunaren araberakoa da.

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
  6. Beharrezko dokumentazioa eta txostenak badaudela egiaztatzean, baloratu behar den pertsonarekin hitzordua ezarri ondoren, Diputazioak bisita egingo du baloratu behar den pertsonaren etxera, elkarrizketa bat eta balorazio galdetegia egiteko.
  7. Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan