Pasabidea - Ibilgailuak igarotzeko bide publikoa erreserbatzea: altak eta bajak

Ibilgailuak sartu eta atera ahal izateko bide publikoaren aprobetxamendurako baimena eskuratzea.
  • Eremu publikoaren erabilera berezia da.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Alta
  • Eskabide orria
  • Erreserbaren planoa eta haren kokapena.
  • Lokalaren plano mugatua, aparkatzeko eta zamalanetarako eremuak zein diren zehaztuta.

Baja
  • Eskabide orria
  • Plakak itzultzea eta udal jabari publikoa lehengo egoeran uztea.

Titulartasun aldaketa

Hirigintzan jardueraren eskualdaketa egin behar da (ikusi erlazionaturiko tramiteetan "Jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketaren jakinarazpena") eta gero, Mugikortasunean eskualdaketa jakinarazi.

Plaka lapurreta edo hondatzeagatik

  • Eskabide orria: pasabidearen zenbakia adierazi
  • Lapurreta kasuan salaketa erantsi

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Jarduera sailkatuaren lizentzia duten ala ez, horren araberakoa da epea

Prozeduraren urratsak

Alta
  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea.
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea eta agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. nteresdunari ebazpena jakinaraztea eta plakak entregatzea, behin tasa ordaindu ondoren

Baja
  1. Eskabidea erregistratzea eta plakak itzultzea
  2. Txosten teknikoa; horretarako, bide publikoaren egoera ikuskatu behar da
  3. Baja onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari eta finantza atalari jakinaraztea.

Titulartasun aldaketa
  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Txosten teknikoa; horretarako, bide publikoaren egoera ikuskatu behar da
  3. Aldaketa onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari jakinaraztea.

Hondatutako edo lapurtutako plakak aldatzea
  1. Eskabidea erregistratzea, salaketarekin batera, lapurreta izan bada
  2. Txosten teknikoa; horretarako, beharrezkoa izan daiteke bide publikoaren egoera ikuskatzea.
  3. Onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari jakinaraztea jaso ditzala plakak Mugikortasuneko bulegoan. Hondatutakoak aldatzeko, plakak itzuli behar dituzte.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Kontuan izan behar den informazioa
Pasabidea izateko lizentzia: jai eta aste, 24 orduetan, ibilgailuak gordetzeko garajeek; eta lan egunetan (igandeetan eta jaiegunetan ez besteetan), 08:00etatik 20:00etara, gainerako jarduerek.
Pasabidearen ordutegia ere derrigor jarri behar da plaketan, Udalak araututako plaketan.
Pasabidea izateko gordetako tokian ez dago ibilgailurik uzterik, ez lizentziaren titularrarenik ez beste inorenik. Toki horrek libre izan behar du pasabidea izateko onartutako ordu guztietan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Espazio publikoa eta bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko baimen-eskaerei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urte, baimena amaitzen denetik.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena -Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32) artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. - 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.4) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea

Informazioa