Ordainagiriak jaistea eta kopiak eskuratzea
Honako kopiak eskatu daitezke:
- Zaborra
- Ur hornidura eta saneamendua
- Ondasun higiezinen gaineko zerga - OHZ
- Ekonomia jarduerak - EJZ
- Ibilgailuak
- Udal jabari publikoa erabiltzea
- Trafiko isunak
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Prozeduraren urratsak
- Interesduna identifikatzea
- Deskargatu nahi den ordainagiria identifikatzea
- Ordainketa gutuna inprimatzea eta entregatzea: arau haustearen jakinarazpen helbidera bidaliko da.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
OHARRAK
- Ordaindu gabe dauden ordainagirien kopiek jatorrizko dokumentuaren ordainketa epe bera izango dute. Kopiak entitate laguntzaileen bidez edo Udalaren webguneko online ordainketaren bidez ordainduko dira.
- Zergak kobratzeko aginduen abisuetara harpidetu zaiztezke, SMS abisuetara harpidetzeko tramitearen bitartez (ikus erlazionatutako tramiteen atala) eta abisua jasoko duzu aldiroko zergen bat helbideratuta baldin badaukazu.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Aurreikusitako bidalketa epea: aste 1
helbideratutako ordaingiriak bakarrik, bete beharreko datuak SMSan (zerbitzuan harpidetuta badago) edo bankuko oharrean aurki daitezke