Erregistro Orokorra: Eskaera, komunikazio edo idazki bat egitea
Tramite hau egin aurretik, jarraitu urrats hauek:
- Donostiako udaleko izapideen bilatzailea erabili izapide jakin bat bilatzeko.
- Agian, hasi duzun izapideren batera dokumentazioa erantsi nahi duzu
- Gogoratu kexa bat bidali nahi baduzu abisu edo iradokizunen bat, herritarren postontzia erabiltzea dela onena.
- Aurreko aukeretako batek ere ez badizu balio, sakatu "Hasi" izapide honetako botoi telematikoan
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Eskaera unean bertan erregistratzen da. Ebazteko epea eskaeraren edukiaren eta sortzen duen izapide motaren araberakoa izango da.Prozeduraren urratsak
- Eskatzailea edo haren ordezkaria identifikatzea
- Eskaera eta/edo dokumentazioa erregistratzea
- Erregistratu izanaren egiaztagiria ematea edo eskaeraren kopia zigilatzea, data eta esleitutako erregistro zenbakia adierazita
Izapideen arduraduna
Araudia
Ikusi 16. artikulua
Bestelako informazioa
egin nahi duzun izapideak beste erakunde ofizial batek emandako tituluak edo dokumentuak aurkeztea eskatzen badu, erantsi beharreko dokumentua igorleak elektronikoki sinatuta egongo da edo elektronikoki egiaztatzeko kode bat izango du. Halakorik ez baduzu, eskaera jatorrizko dokumentuarekin aurkeztu beharko duzu Udalinforen bulegoetan.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.